Elhuyar Fundazioaren hamaika berritasun
DURANGO
Berritasun ugarirekin ireki dizkio ateak Elhuyar Fundazioak Durangoko Azokari. Cd-Romei dagokienez, “Hiru mosketariak” bideojokoa aurkeztu du; 200 eremu baino gehiago dituena, eta kontrolatzen erraza.“Letrak jokagai” joko didaktikoa ere izango da Disko eta Liburu Azokan. Jong motako jolasek eta hiztegien jolasek bat egiten dute Cd-Rom horretan. Bikoteak eginez edo hitzak sortuz, estrategia eta hiztegia lantzen ditu jolasak. Liburuei dagokienez, “Elhuyar Atlasa. Munduko eta Euskal Herriko atlasa. Geografikoa eta politikoa” aurkeztuko du. Lan horrek bi ezaugarri bereizgarri ditu: batetik, mapa geografiko eta politiko osatuak dakartza; bestetik, datu gehigarri ugari eta gaikako mapak ditu. Euskal Herriko mapa geografiko eta politikoez gain, eskualdeak, Euskal Herriko biztanleria, klima eta landareria eta euskararen bilakaera biltzen ditu.
Elhuyar Hiztegi berritua
Elhuyar Hiztegiaren berrikuntza da Fundazioaren beste argitalpen nabarmenetako bat. 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera, 100.000 adibide, lexiko arrunt eta teknikoa, esapide eta gramatika-egiturak eta onomastika dira barnean dituen ezaugarri nagusiak.Paperezko lanaz gain, hiztegiaren atal elektronikoa ere aurkeztuko du.
|