GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-07
Bilgune Feminista: «Emakumeen lanen presentzia urria da»

DURANGO

Bilgune Feministak Durangoko Disko eta Liburu Azokan emakumeen lanek duten «presentzia urria» nabarmendu du. «Kaleratu diren lan berrien %22 besterik ez dira emakumeek egindako ekoizpenak, eta horietatik bat bera ere ez da aurkeztuko», adierazi dute.

Hitzaldi, aurkezpen eta lantegietan emakumezkoen presentziak %5 gora egin duela esan du Bilgune Feministak, baina oraindik ere oso portzentaia baxua izaten jarraitzen duela nabarmendu du.

Taldearen iduriko, literaturaren eta musikaren munduan emakumearen agerpena «hain murritza izatea ez da kasualitatearen ondorio». «Herri honetan desberdintasun sistema batean bizi gara, sexuen arteko harreman hierarkikoak iraunarazi eta emakumeon zapalkuntza bizitzaren esparru guztietan gertatzen da, baita kultura esparruan ere, non emakumeok ikusezintasun egoeran bizi garen. Emakume artisten egoera gizonezkoenarekin alderatuz ezberdina da, emakumeok kultur ekoizpenak sortzeko eragozpen espezifikoak baititugu», salatu du.

Bilgunearen aburuz, gizonezkoek idatzitako literatura «unibertsaltzat» hartzen da; eta emakumeek egindakoa, berriz, «emakume literatura» edo «literatua femenino» deitzen dute.

Horrez gain, emakume artisten ekarpena ez dela aitortua adierazi du. «Kultur agerpen ezberdinei buruzko historia liburuetan emakumezkoen ekarpena ez da agertzen. Emakume artistak egon dira historian zehar baina liburuetan ez dira agertzen», azaldu du.

Gaur egungo egoera gutxi aldatu da Bilgunearen ustean, eta liburuetan edo aldizkarietan gehien agertzen diren ekarpenak gizonezkoenak izaten jarraitzen dutela esan du. Aurtengo Durangoko azokarako argitaratu diren nobedadeen egileetatik %78 gizonezkoak dira, bere datuen arabera.

Nolanahi ere, zifra horiek emakumeen gaitasun edo formazioa ezarekin zerikusirik ez dutela nabarmendu du Bilgune Feministak, «ikastetxe eta fakultateetan emakumeen kopurua portzentaiaz altuagoa baita», adierazi dute.

Neurriak

Horiek hala, egoera hau gainditzeko neurriak hartzeko garaia heldu dela adierazi dute, «desberdintasun egoera gainditzeko neurriak, emakumeen parte hartzea eragozten duten oztopoak gainditzeko neurriak» hartzekoa.

Hartara, «kultur inguruneetan dauden gabeziak asetzeko diskriminazio positibora zuzendutako neurriak» hartzeko gonbita egin du taldeak.

Lehen pauso bezala, editorialei emakumeen ekoizpenak azpimarratzeko edo seinalatzeko eskatu die Euskal Herriko Bilgune Feministak. Galdegite horren bitartez, emakumeak eginiko literatura eta musika ikusaraztea dute helburu.

Bestalde, azokan egingo diren bi erakusketetatik bat Durangaldeko emakume argazkilariek egindako irudiena da, eta egitasmoa «positibotzat» jo dute Bilguneko ordezkariek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un acto reclamará la amnistía el 6 de enero en Donostia
Jendartea
Gure Irratiak laguntza eskatu du
Kultura
Arte, diseńo y, sobre todo, imaginación para ambientar la feria
Euskal Herria
Euskal Herria se reivindicó como nación
Ekonomia
Osakidetza intentó ocultar la demanda de más euskera
Euskal Herria
Zapatero asegura que mantiene sus expectativas sobre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss