GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-07
Gaztesareak gazte sortzaileen hainbat lan aurkeztu ditu
Gaztesarea eta Xirika gazte mugimenduaren zerbitzura dauden komunikazio tresnak dira. Aurten ere Durangoko Liburu eta Disko Azokan gazte sortzaileen eta gazte mugimenduaren ispilu bihurtu dira. Azken urteetan bezala, bi erakusmahai ipini dituzte Landakon eta beste bat Sapuetxeko komertzioaren aurkako azokan. Gazteriak ekoitzitako produktuak daude salgai.

DURANGO

Gaztesareak eta Xirikak orain dela lau urte jarri zuten lehenengo aldiz erakusmahaia Durangoko Azokan. «Uste genuen argitaletxeek eta diskoetxeek eskaintzen duten material guztiaz gain, badagoela herrietan erakutsi behar den kultur sorkuntza bat», azaldu du Ion Telleriak, Gaztesarea kolektiboaren kideak.

Erakusmahai horretan, Gaztesareak dei egiten du herrietan sortzen diren proiektuak Durangora eramateko eta bertan erakusteko. Herrietako fantzineak, gaztetxeek ateratako DVDak, liburuak eta diskoak Gaztesarearen salgunean eros daitezke. Horretaz aparte, kolektibo horrek kaleratutako produktuak ere salgai daude. Horien artean dago Musikagida berria. Talde gazteez osatutako liburua da, baina ez da bakarrik izenak eta harremanetarako telefonoak eskaintzen dituen gida bat. Taldeen biografia zabala ere eskaintzen du, baita mp3 formatuko CD bat ere, eta bertan taldeen doinu batzuk entzun daitezke. Gainera, hainbat elkarrizketa eta erreportaje jasotzen ditu, eta musikari, talde, erakunde zein mugimenduen inguruan egindako galderak eta hausnarketak ere islatzen ditu.

Komiki bilduma

“Kakarraldo konspirazioa” komikia da beste produktu berri bat. Xirika Gazteon Kazetan agertzen diren komikiek Euskal Herriko bost gazteren abenturak biltzen dituzte. Sexuaren gida da salgai duten beste produktuetako bat. Euren webgunean, “Izarapeko aholkuak” atalean, gazteek sexuaren inguruan dituzten kezkak plazaratu dituzte. Kezka horiek guztiak liburu batean batu dituzte orain. Larraitz Arando sexologia adituaren azalpen testuak ere gehitu dituzte, baita Javier eta Jabi Sotoren argazkiak eta eztabaidarako testu bat ere.

Prezio merkeak topatuko ditu erosleak euren erakusmahaian. «Normalean prezioak ahalik eta eskuragarrienak jartzen saiatzen gara. Izan ere, guk ez dugu dirurik atera nahi, informazioa zabaldu baizik. Gure material guztia eskuragarri dago Interneten». Gaztesarea orain dela lau urte sortu zen, Euskal Herri osoko gazteen parte-hartzearekin, eta Andoainen du egoitza.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un acto reclamará la amnistía el 6 de enero en Donostia
Jendartea
Gure Irratiak laguntza eskatu du
Kultura
Arte, diseño y, sobre todo, imaginación para ambientar la feria
Euskal Herria
Euskal Herria se reivindicó como nación
Ekonomia
Osakidetza intentó ocultar la demanda de más euskera
Euskal Herria
Zapatero asegura que mantiene sus expectativas sobre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss