GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-07
6 de diciembre
Inoiz baino herri eskola gehiago eta egun arrunta 12 ikastetxetan

DONOSTIA

Jai arrotzei muzin egiteko eta Euskal Hezkuntza Sistema Nazionala eskatzeko, milaka ikaslek Ikasle Abertzaleen deialdiarekin bat egin zuten, eta ohiko ikastetxeetara joan ziren edota herri eskoletan parte hartu zuten. Gainera, «inposaketa espainola» salatzearren, intsumisio ekimenak egin zituzten, Oiartzunen eta Algortan esaterako, Segiren deiari jarraiki.

Ikasle Abertzaleak ikasle mugimenduak plazaratutako datuen arabera,58 herri eskola egin zituzten atzo Euskal Herriko hainbat txokotan, eta, gainera, 12 ikastetxetan eskola egun arrunta izan zuten. IAren arabera, Zarauzko ikastolan, Eskoriatzako fakultatean, Durangoko Ibaizabalen, Azpeitiko Ikas- berrin, Urretxu-Zumarragako ikastolan, Aian, Elgoibarren, Ordiziako Jakintza ikastolan, Lekeitioko Resurreccion Maria Azkue ikastolan, Ondarroako Zubizar ikastolan eta Markinako Bekobentan eta Laboralean egun arruntetan bezala aritu ziren. Horietako gehienak ofizialki ireki zituzten ateak.

Ehunka ikasle joan ziren aipatutako ikastetxeetara, eta 1.500 ikasle inguruk parte hartu zuten antolatu zituzten 58 herri eskoletan. Guztiek goiz osoan jarduerak izan zituzten; jolasak, hitzaldiak, mahai inguruak eta emanaldiak, adibidez.

Inoiz baino herri eskola gehiago

Ikasle Abertzaleek antolatutako herri eskolak ondorengo herri eta auzo hauetan izan ziren. Gasteizen: Koldo Mitxelenako DBHn (20), Koldo Mitxelenako Batxilergoan (40), Olabide ikastetxean (30), Mendebaldean (17). Laudion: ikastolan (30), LHn (10); Arabar Errioxako ASAn (11). Bizkaiko Ezkerraldeko Ang-Figeran eta Astilekun (18); Balmasedan (28); Markinako Laboralean (50); Mutrikun (35); Ondarroako institutuan (29); Lekeitioko Iturriotzen (20); Arrigorriagan (35); Galdakaon (20); Durangoko institutuan; Zornotzan; Sopelako Ander Deunan (10) eta Baran- diaranen (25); Erromon (25); Getxon (13); Algortako San Nikolasen (23); Erandion; Mungiako institutuan (23); Derioko Txorierri institutuan (35). Bilbon: Solokoetxen (27), Gabriel Aresti institutuan (45), Botikazarren (66) eta Urretxindorran (20); Gernikako institutuan (45) eta Barrutialden (30); Igorren (30); Tolosako Laskorain ikastetxean (23). Donostian: Usandizaga institutuan (25), Luberrin (30), Barandiaran institutuan (10), Zubiri institutuan (30), Lau Haizetan (15) eta Ibaetako campusean (35). Hernanin; Orereta ikastolan (123); Oiartzungo Elizalden (20); Pasaia Lizeoan (25); Zarautzen (22); Arrasateko Mondragon unibertsitatean (40); Bergaran (12); Eibarren (20); Elgoibarren (24); Azpeitian (5); Ordiziako institutuan (25); Beasainen (20). Nafarroan: Eunaten (25); Biurdanan (26); Zizurren (30); Barañainen (15); Iruñeko Iturrama institutuan (25) eta Askatasunan (5); eta Leitzan (40).

Iluntzean, Urretxu-Zumarragan 30 lagun elkarretaratu ziren eta 54 Arbizun jai arrotzak salatzearren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un acto reclamará la amnistía el 6 de enero en Donostia
Jendartea
Gure Irratiak laguntza eskatu du
Kultura
Arte, diseño y, sobre todo, imaginación para ambientar la feria
Euskal Herria
Euskal Herria se reivindicó como nación
Ekonomia
Osakidetza intentó ocultar la demanda de más euskera
Euskal Herria
Zapatero asegura que mantiene sus expectativas sobre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss