GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-10
Maider Martiarena - Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bake teknikaria
Postari zintzo horrek zer dakar karpetan?

Amodio gutunik/ etzegok hiretan militarren ohar bat?/ bitxia benetan bidali duenari/ eramaiok bueltan. Hala zioen Ion Sarasuak egindako eta Oskorrik famatu egin zuen bertsoetako lehenak eta guk ziur asko askotan abestu duguna. Baina bertso soil batzuk dira edota mezu sakonagorik al dute? Pintzelada batzuk jarriko ditugu mahai gainean hausnarketa txiki baterako bada ere.

Militarismoa, neurri handi batean, gizarte eredu honek bere buruari ezarri dion gatazkak gainditzeko era bat da. Bi herriren artean dauden gaizki ulertzeak, interes ezberdinak, handinahiak indarrarekin eta heriotzarekin, armen bidez «konpontzea» izan daiteke batzuen ustez. Hala ere, ez da soilik erantzun puntuala, militarismoaren oinarrian gizarte eredu bat dago. Denek ez dugu berdin balio, hierarkia itxia dago eta gainean dagoena itsuki jarraitu behar duzu ezer zalantzan jarri gabe, erabilitako baliabideek deuseztatu egiten dute (pertsona, herriak...).

Horren guztiaren aurrean era ezberdinetako erantzunak sortu dira eta hauetako bat antimilitarismoa izan da. Ideologia honek, estatuak erabiltzen duen indarkeria gaitzesten eta baztertzen du; izan ere, bere aburuz, instituzionalizaturiko indarkeria honen oinarrian jarrera baztertzaileak, hierarkikoak, xenofoboak, sexistak eta homofoboak sustatzen dira. Ikuspegi honen aldarrikapena, berriz, bestelako harreman batzuk bultzatzea da: harremana berdintasunean, elkarkidetzan eta elkarrizketan oinarritzen duena. Gizaki eta herri guztien arteko benetako errespetua baldintza ezinbestekoa da benetako bakerantz iristeko. Gatazkak beste era batera gainditzeko bideak bilatu behar ditugu guztiontzat emaitza egokia izan dadin.

Hala ere, eredu ezberdinak daude bere baitan: batzuek biolentzia eza defendatzen badute ere, egon badaude beste batzuk, indarkeria instituzionala bakarrik gaitzesten dutenak eta, beraz, iraultzaren izenean indarkeria erabiltzea zilegi deritzotenak.

Gaur, indarkeria ezaren bidez bestelako mundu bat aldarrikatzen dugunon ekintzak ezagutzeko edo gogoratzeko aukera izango dugu; izan ere, gure taldeetan bezala, egoeraren azterketa egin ondoren eta helburuak zehaztu ondoren, egoera nola salatu pentsatzen da eta gure sorpresarako hartutako erantzun eta ekimenak, askotan gure taldeetan erabiltzen ditugun bideak direla konturatuko gara. Azter ditzagun eta, interesgarriak iruditzen bazaizkigu, jarrai dezagun gure gazteak indarkeria ez aktiboan hezten.

Kontzientziazio eta zabalkuntza ekintzak: hitzaldiak, elkarrizketak, material lanketak... Azken finean egoeraren inguruan jendea sensibilizatzeko eta errealita- tearen ezagutza izan dezan lortuko da. Protesta ekintzak: komunikazio publikoak, ekintza publikoak (pintadak, manifestazioak, kale antzerkia...). Egoera bat salatu eta gizarteratzeko balio izan dezake. Ez kooperatu ez sozial ez ekonomia mailan: boikotak, grebak eta eragozpen fiskalak dira ezagunenak. Ez kooperatu politikoki: gobernuak hartutako erabakien aurrean tinko jarri. Desobedientzia zuzena, gobernuak erabakitakoari boikota egitea... Esku-hartze zuzena ez-biolentoa (edo indarkeria ezan oinarritutakoa): okupazioak, baraualdiak, eserialdiak, gune batean biraka ibili, oztopoak sortzea...).

Aspaldidanik izan dira pertsona bakezale eta indarkeria eza erabiliz gizartea aldatzen saiatu direnak eta egun jarraitzaileak dituztenak ere. Hala ere, azken mendean horrelako ekintza ugari egin dira ezagunak munduan eta egun oraindik jarraipena eta indarra izaten jarraitzen dute. Adibidez Maiatzeko Plazako amena. Argentinan 1976ko martxoan estatu kolpe bat izan ostean, militarrek beldurra, zapalketa eta heriotzaz beteriko giroa sustatu zuten. Hasierako hilabete haietan pertsona asko bahitu, atxilotu eta desagerrarazi zituzten. Ama talde batek, seme-alabak desagerrarazi zituztela ikustean, ekintza zuzen bat egiteari ekin zion; izan ere, bakarrik egin ezin zezaketena, elkarturik lortuko zutela uste baitzuten: «Maiatzeko Plazan elkartu». Garai hartan, setio egoera zela-eta, bi lagun baino gehiagoko taldeak onartzen ez zirenez, plaza hartan barrena ibiltzeari ekin zioten hamalau emakume haiek, ezaugarri batengatik ezagunak izango zirenak: buruan painelu zuri bat. Epe laburrean ostegunero 300-400 lagun elkartzen ziren eta geroago amaz gain, aita, anai-arreba eta bestelakoak ere batu ziren aldarrikapenera. Egun munduan oso ezagunak dira eta eredua beste herrialde batzuetan ere jarraitu dute. Gaur egun, gainera, «Maiatzeko Plazako amonak» ere deitzen zaie. Argi dago adinak ez duela garrantzirik eta bidezkoa iruditzen ez zaigunaren aurrean aldarrikapena egiten jarraitzeko prest jendea badagoela eta asko urte askoan jarraian eta ez gauza puntual baten aurrean.

Euskal Herriko biztanleon artean ere hainbat ekimen ezagunak dira ekintza zuzenaz egindakoak. Aurreko adibideak oinarri harturik, gogora ditzagun: 80ko eta 90eko hamarkadetan insumisioaren aldarrikapenarekin hamaika ekintza egin ziren gazteak soldaduskara joan ez zitezen aldarrikatzeko. Zuzenki egoera hark mutilei eragiten zien arren, neska asko izan ziren ekimen haietan aktiboki parte hartu zutenak; izan ere, bidezkoa ez denaren aurrean jartzen da jendea, zuzenki (era batean esanda) gure bizitzan eragin ez arren. Beraien ekintza eta borrokari esker, egun soldaduska ez da bete behar. Baina indarkeria ezaren bidez egindako ekintzak orain artean ikusi dugunez, ez dira pasatutako garaikoak. Hona hemen beste hainbat ekintza adierazgarri: Eragozpen fiskala. Gure zergetatik kopuru handi bat, %13, gastu militarra da zuzenean. Gure diruarekin Gobernuak horrelako gasturik egin ez dezan, zerga aitorpena egiterakoan, egunetik egunera eragozpen fiskala egiten duen jende gehiago dago.

Euskal gatazka bezala ezagutzen dugun egoerak eragin dituen hilketa ezberdinen aurrean egin diren ekintzak: manifestazio, elkarretaratze, isilune eta topaketak, baita presoen eskubideak aldarrikatzeko egin- dakoak ere: itxialdi, gose greba, kateatze, «giraldillaren» ekintza ezaguna... Itoitzen defentsan ezagunak egin ziren solidarioek egindako ekimenak: kateatu, eraikuntza ezagunetatik zintzilikatu, Europako epaitegiek oraindik zilegi den edo ez den erabaki aurretik martxan jarri den egitasmo bateko tresneriak deuseztatu, birrindu behar zuten eraikinaren barruan ezkutatu... Euskararen alde eta Ipar Euskal Herrian ofiziala izan dadin, Ipar Euskal Herrian sorturiko Demokrazia Euskal Herriarentzat Demoek hainbat ekintza egin dituzte: trenbidean kartetan jolasten aritu ziren. KEM-MOC taldeak eta beste erakunde batzuek ere sustatzen dute eragozpen fiskala; izan ere, gure zergen portzentaia handi bat zuzenean gastu militarretan gastatzen dela salatu nahi dute eta horregatik zerga aitorpenean beren desadostasuna azaltzen dute. Erraustegien kontra: Gipuzkoan hainbat hiritar plataforma sortu dira eta azken urteotan hiri hondakinei bestelako irtenbide bat bilatzea aldarrikatu dute elkarretaratzeetan, ihauteri desfileetan, giza kateetan, bizikleta ibilaldietan...

Ez gaude lokarturik eta hemen saiatu gara beste mundu bat posible dela aldarrikatzen duten elkarte ezberdinen ekintzak gerturatzen, gure elkarteetan sustatu nahi den pertsona eta gizarte eredua zein den kontuan izanda, ekimen mota hauek ezinbestekoak zaizkigu. Aipaturiko pertsona eta gizarte eredua lortuz gero, ez genuke postari zintzo ezta militarren ohar gehiagoren beharrik izango. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Esperan concluir hoy el vaciado de combustible del arrastrero encallado
Euskal Herria
Varias generaciones, el mismo sufrimiento
Mundua
Fallecen 45 mujeres al incendiarse un hospital de rehabilitación en Moscú
Kirolak
Ronaldinho y Valdés evitan otro punto
Euskal Herria
Los médicos advierten un peligro a corto plazo para la vida de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss