GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-10
Europan energiei buruzko gogoeta bideratzeko ordua

BAIONA

Europa osoan energiak liberalizatzeari buruzko politika sustatu dute. Eta, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan gaur egun dagoen inbertsio eskasia Europar Batasunak bultzatu nahi duen politika horri lotu zioten sindikalistek. Izan ere, azaroaren hasieran Alemanian izandako matxurak ondoko herrietan izan duen eragina gogorarazi baitzuten CGT sindikatuko kideek.

«Europan konkurrentziari ematen diote premia. Merkatuak beharturik, argindar produkzioa txikiarazi dute; hau da, beharraren araberako produkzioa finkatu dute. Hotz handia egiterakoan, energia beharra handitzean, gutxiago ekoizten dela-eta ez dute behar horri erantzuteko mediorik», erran zuen Jean-Marc Destenabek.

Sindikatuen arabera, arazoa areagotu egiten da; izan ere, Europan argindar sare guztia elkarri lotua dago.

«Europako herri batean matxura bat izatean, sare guztiak elkarri lotuak daudenez, domino efektua izan daiteke. Alemanian hori gertatu zen azaroan. Eta, gauzak horretara heltzen uzten badugu, arazoak areagotu baizik ez dira eginen», adierazi zuen. Sindikatuak Europako energiaren egitura publikoa sortzeko eskatu du. «Gure ustez, hori da alternatiba. Gaur egun, hautetsi eta herritar asko ohartzen ari da zer adierazten duen energia pribatizatzeak, eta irtenbide bat atzeman behar dela erratearekin ados daude. Gurekin batera protestak egin dituzte», azaldu zuten.

Herritarren beharrak

Gaur egun Europan energiak kudeatzeko egiturarik ez dagoela jarraitu zuten erraten. Energien etorkizunari buruzko «taburik gabeko eta borondatezko» hausnarketa bat egin beharra zegoela gehitu zuten sindikatuek. Horrenbestez, «herritarren beharrei erantzunen» liekeen politika sustatzeko lana bideratzeko eskatu zuten.

Jakinez Europan biztanleria etengabe emendatzen ari dela, borondatezko politikarik egiten ez bada, «benetako hondamendi baterantz» abiatzen ari garela bukatu zuten erraten sindikatuko kideek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Esperan concluir hoy el vaciado de combustible del arrastrero encallado
Euskal Herria
Varias generaciones, el mismo sufrimiento
Mundua
Fallecen 45 mujeres al incendiarse un hospital de rehabilitación en Moscú
Kirolak
Ronaldinho y Valdés evitan otro punto
Euskal Herria
Los médicos advierten un peligro a corto plazo para la vida de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss