GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-10
«Nerabe» lehen lana kaleratu du Itaka taldeak
·Baga Biga zigiluarekin atera ditu rock eta stoner soinua duten hamar abestiak

Lau urteko ibilbidea du Itaka taldeak, hala eta guztiz ere, hauxe dute lehen diskoa. Haurtzaro musikaletik nerabezarora jauzi egin eta «Nerabe» izeneko lana Baga Biga etxearekin ekoitzi du Zumaiako laukoteak. Bertan, hamar abesti biltzen dituzte gazteek. Stoner eta rock doinuak nabarmen ditu Itakaren lehenbiziko CD horrek.

ZUMAIA

Ez daukate zer ezkutatzerik. Nerabezaroa edozein gazterentzat oro har oso garai gogorra den arren, gauza berriak eta aldaketak ekartzen dituen aroa ere bada. Eta horregatik, hain justu ere, Itaka taldeak harro onartzen du bere memento musikalak bat egiten duela haurtzarotik nerabazerorako jauzi horrekin.

«Hasi ginenetik gaur egun arte, pausoz pauso aurrera egin dugu gure ibilbidean. Lehen, umeak ginen. Egun ere ikasten ari gara, eta gure ibilbide musikalaren nerabezaroan gaudela iruditzen zaigu», esan du Iban Rubio baxu-jotzaileak. Zumaiakoek 2002. urtean sortu zuten taldea, eta Euskadi Gazteko maketa lehiaketan finalista geratu eta gero, kontzertuak ematen hasi ziren Itaka izenarekin. «Mitologia kontuak gustuko ditugulako erabaki genuen taldeari Itaka izena jartzea», nabarmendu du Rubiok.

Hastapeneko maketatik gaur egungo CDra «aldaketa dezente» dagoela onartu du kideak. Urteetan jo eta gero, kantuak finkatu dituztela, landuagoak daudela eta askoz ere definituagoak direla estiloan esan du.

Guztira hamar kanta bildu ditu “Nerabe” lanean Itaka taldeak. Queens of the Stone Age taldeak egiten duen soinu stonerrarekin parekatzen dute Zumaiakoek euren musika. Erritmo indartsuak eta rockeroak dira entzungai drogez, bizitzak sortzen duen estresaz eta presioaz edota gizakiak izaten duen ume izatetik nagusi egiterako prozesuaz hitz egiten dute kantetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Esperan concluir hoy el vaciado de combustible del arrastrero encallado
Euskal Herria
Varias generaciones, el mismo sufrimiento
Mundua
Fallecen 45 mujeres al incendiarse un hospital de rehabilitación en Moscú
Kirolak
Ronaldinho y Valdés evitan otro punto
Euskal Herria
Los médicos advierten un peligro a corto plazo para la vida de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss