GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-10
- Pilota - Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa
Aratz Mendizabal txapeldun batere historiarik gabeko final tristean
·Bederatzi sake sartu zizkion Apezetxea gazteari, pilota bat zuzen jo ezinik ibili zenari

MENDIZABAL 22
APEZETXEA 2

Pilotakadak: 157. Iraupena: 24 minutu. Markagailua: 0-1, 21-1, 21-2 eta 22-2. Sakez: 9 Mendizabalek eta 1 Apezetxeak. Jokoan egindakoak: 9 Mendizbalek. Galdutakoak: 1 Mendizabalek eta 5 Apezetxeak. Gertaerak: Labrit pilotalekua. Lehen sakea Apezetxearentzat.

Asier AIESTARAN
DONOSTIA

Aratz Mendizabalek merezitako txapela jantzi zuen atzo Bigarren Mailako Lau eta Erdiko finalean. Zaldibiakoa jaun eta jabe izan zen hasiera-hasieratik, eta Jon Apezetxea gaztea bi tantoan utzi zuen. Edozein modutan, emaitza nabarmenak eta Goizuetakoaren negar malkoek ez dute itzalean utzi behar biek osatu duten lehiaketa ederra.

Finalak argi erakutsi zuen Mendizabalek askoz ere indar eta gaitasun handiagoa duela pilota kantxan mugitzeko. Bere pilotarekin, Apezetxea mendean hartu zuen uneoro eta aurrelari nafarrak ikaragarri sufritu zuen ezkerrarekin jokatu behar zuen bakoitzean. Bai saketik zuzenean ­9 sartu zizkion­ edota piloteoan ­nor baino nor aritu ziren gutxitan­ tantoa gipuzkoarraren alde erori zen.

Lehen sakea Apezetxeari egokitu zitzaion arren, eta jokaldi horrekin 0-1 aurretik ipini arren, Aratzek 21 tanto egin zituen segidan, eta partida erabat txikitu. Zabalera bidalitako pilota batek bigarren tantoa eman zion Apezetxeari, baina gazteak ez zuen lortu besterik.

Modu honetan, Aratz Mendizabalek sekulako txapelketa osatu duela esan behar da. Jokatu dituen sei partidak aise irabazi ditu, horren erakusle, tanto gehien Oier Mendizabalek egin zizkiola Asegarceko finalean: 13. Erabat ziurtatzea zaila den arren, Mendizabalek Lehen Mailan jokatuko du seguru asko datorren urtean.

«Oso pozik nago egindako txapelketarekin. Gaur uste baino errazago irabazi dut. Ikusten da Jon pilotaria dela baina oraindik indarra falta zaio. Nire pilotarekin min handia egin diot. Astun samarra zen eta berari asko kostatzen zitzaion hori mugitzea. Baina beno, dena ongi irten da, sekulako ilusioa egiten dit txapel honek, eta ezin dut gehiago eskatu. Egia da aurten Aspek eraman dituela txapel gehienak, baina hau, behintzat, irabazi dugu. Lehen Mailakoek garrantzi handiagoa duten arren, niretzat urrats handia da horrelako txapel bat irabaztea», adierazi zuen Aratzek partida amaieran.

Jon Apezetxeak, berriz, lehenbailehen ahaztu beharko du atzokoa. Apirilean bete zituen 18 urte, eta debuteko urtean bertan final bat jokatzea oso pilotari gutxiren eskura dagoen kontua da. Oraindik indarra eta kolpea falta dituen arren, pilotan badakiela erakutsi digu eta horixe da frontoian gauzarik garrantzitsuena.



Cesta
Buen festival en Markina

Bereikua y Jon Arriaga se enfrentarán a Foronda y López en el Uni de Markina en el buen festival de cesta que han programado para hoy.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Esperan concluir hoy el vaciado de combustible del arrastrero encallado
Euskal Herria
Varias generaciones, el mismo sufrimiento
Mundua
Fallecen 45 mujeres al incendiarse un hospital de rehabilitación en Moscú
Kirolak
Ronaldinho y Valdés evitan otro punto
Euskal Herria
Los médicos advierten un peligro a corto plazo para la vida de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss