GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-11
Basakeria eta heriotza presente izanen dira Velickovic-en erakusketan Angelun
Vladimir Velickovic jatorri serbiarreko margolariaren lanak daude ikusgai Georges-Pompidou galerian eta Beatrix Enea landetxean. Erakusketarekin, Aristides de Sousa Mendes Portugalgo kontsulari omenaldia egin nahi izan diote. 2007an Gerard Fromanger-en, Jean Paul Chambas-en eta Ernest Pignon-Ernesten erakusketak ere jarriko dituzte.

ANGELU

«Irudikatuak diren gaiak ikusita ere, nik inoiz ez dut nire lana negatibotzat hartu», adierazi izan du Vladimir Velickovic-ek. Negatiboak ez badira ere, haren lanak unibertso larri eta artega baten ispilu dira. Gerlak suntsitu duen gizartea irudikatzen dute artistaren margo, irudi eta eskulturek. Parisen bizi da, baina jaiotzez serbiarra da Velickovic. Bere lanetan oso presente daude bizi behar izan zituen II. Mundu Gerra eta Jugoslavia ohia desegin zuen borroka «senide-hiltzailea». Angelun otsailaren 3ra arte izanen da erakusketa. Artistak 1993. eta 2006. urteen artean egindako lan ilun eta goibelak daude bertan. Bortxatutako gorpuak edo idunetik moztutako buruak errealismo gogorraren eta abstrakzio inpresionistaren artean dauden irudi surrealista bitartez agertzen ditu Velickovic-ek. Aldi berean, Ekialdeko herrialdeek duten ohitura fantastikoen itzala nabaria da lanetan. Ikuspegi apokaliptikoa era hertsian irudikatzeko margolariak bereziki beltza, grisa eta zuria baliatzen ditu, eta odol kolorea duten gorri ukituak azkarki nabarmentzen ditu. Kolorearen erabilera nabarmen horrekin margolariak botere hunkigarri handia duten lanak aurkeztu ditu Angelun.

Sousa Mendesi omenaldia

Figurazio Berria mugimenduko beste hiru margolari garaikide arrakastatsuk emango diote jarraipena artista serbiarraren erakusketari. Heldu diren hilabeteetan, eta 2007ari hasiera handia emateko, Gerard Fromanger-en, Jean-Paul Chambas-en eta Ernest Pignon-Ernest-en lanak aurkeztuko dira Angelun.

Erakusketa horiek Aristides de Sousa Mendes II. Mundu Gerran milaka iheslariren bizitza salbatu zuen Baionako kontsul portugesari egindako omenaldian sartzen dira. Gerrateak sortzen dituen triskantzei erantzun adoretsua eman zien Sousa Mendesek. Milaka pertsonari, bereziki juduei, Portugalera joateko baimenak eman zizkien Estatu frantsesa nazien eskuetan zegoenean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Mejoran la asistencia de público y las ventas con respecto a la «floja» edición de 2005
Euskal Herria
Más del 85% apuesta por el derecho a decidir y por el diálogo sobre el marco
Kirolak
Eficientes en el instante más necesario
Kirolak
Mané cambia el signo del Athletic
Mundua
Fallece Pinochet sin que haya sido juzgado por los crímenes de la dictadura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss