- Zubieta
Apurka-apurka, Reala badoa goranzko bidean
REAL SOCIEDAD 2 BARCELONA
1
DONOSTIA
Realak garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Barcelonaren aurka, eta sailkapenaren erdialdean jarri da.Atzo Zubietan jokatu zuten neurketan, txuri-urdinak nagusi izan ziren, eta merezi izanda lortu zuten garaipena.Lehen zatian haiek bakarrik izan ziren zelaian, Barcelonak ez baitzuen jaurtiketa bakar bat ere egin, eta Olatz Ieregik, Realeko atezainak, lehenengo 45 minutuak lasai pasatu zituen. Donostiarrei ere jokoan sartzea kostatu zitzaien, eta lehen minutuetan baloia zelai erdian ibili zen, kontrolik gabe, inor ez baitzen partidaren jabetza hartzeko gauza. Apurka-apurka, ordea, gipuzkoarrak nagusitzen joan ziren, eta 27. minutuan Laugarren gola etorri zen jokaldi luze baten ostean.Lehendabiziko Larraitz Lucasen jaurtiketa zutoinera joan zen, baina atzelari kataluniarrek ez zuten asmatu baloia urruntzen, eta azkenean, baloia Laura Gomezen oinetara joan zen. Horrek ez zuen barkatu. Hortik aurrera, donostiarrak jaun eta jabe izan ziren, eta Barcelonakoak mendean izan zituzten. Atsedenerako zazpi minutu geratzen zirenean, Lizasok sartu zuen bigarren gola, falta bat buruz errematatuta. 2-0ekoarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatiko lehen minutuetan, Realari kosta egin zitzaion jokoan sartzea, baina gero erabat nagusitu zen. Aukera asko izan zituen. Lucasek, Laurak eta Garciak hirugarren gola lortu eta erabakitzeko modua izan zuten, baina ez zuten asmatu, eta amaieran sufritzea egokitu zitzaien. Neurketa amaitzeko hamar minutu geratzen zirenean, Crisek 2-1ekoa sartu zuen, eta hortik amaierara, Realari luze egin zitzaion. Bukaeran, ordea, puntuak etxean geratu ziren, eta Realak goranzko bidea hartu du.
|