GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-11
Mikel IRASTORTZA | EHEko eleduna
«Euskarak eztabaida politikoaren erdian egon behar duela uste dugu»
Egungo esparru juridiko-politikoarekin euskara normalizatzeko bidean aurrera egiterik ez dagoenez gero, beste bat behar dela adierazteko manifestaziora deitu du EHEk larunbaterako, Iruñean. «Euskal Herriak etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela esaten dugunean, hizkuntzari buruz ere erabaki behar duela esan nahi dugu», azaldu du Mikel Irastortzak. Eta ondorioz gaia eztabaida politikoaren erdian kokatzeko beharraz ohartarazi du.

Larunbaterako manifestazioa antolatu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak Iruñean (Autobus Geltokitik abiatuta, 17.30etan). Izan ere, Euskal Herriak beste esparru politiko-juridiko bat behar duela eztabaidatzen ari dira, eta euskarak izan beharreko tokiaz ere eztabaidatzeko eskatuko dute. Hizkuntza normalizatuahal izateko eskubideakbermatuko dituen legedia ezinbestekotzat jotzen dute.

­Zein da Iruñeko manifestazioa antolatzeko arrazoi nagusia?

Argi erakutsi nahi dugu euskarak egun duen egoera ez dagoela berez herri honek bizi duen egoeratik at. Azkenean, euskararen egoera politikoa dela nabarmendu nahi dugu. Historian horrela izan da, eta gaur egun hizkuntza gutxiagotua eta bigarren mailako hizkuntza baldin bada eta euskaldunon eskubi- deak urraturik baldin badaude, arrazoi politikoengatik da. Euskarak eztabaida politikoaren erdian egon behar duela pentsatzen dugu guk. Azken ba- tean, gaur egungo egoera, Euskal Herriak duen zatiketa administratiboa eta eskubide urraketa, markoarengatik gertatzen delako. Ondorioz, beste egoera bat behar dugu hizkuntza eskubide horiek aitortzea eta bermatzea ekarriko duena.

­Eskatzen duzuen esparru juridiko-politiko berri horretan, ofizialtasuna Euskal Herri osora hedatzea ezinbestekotzat jotzen duzue.

Kontzeptu horren atzean guk adierazten dugu gaur egun indarrean dagoen egoera juridiko horren ondorioz Euskal Herrian lege desberdinak daudela, eta eskubide edo izaera desberdinak onartzen dituzte. Gure ustez, azken batean, legedi horiek Konstituzio frantsesean eta espainolean oinarriturik daude, eta hizkuntzaren estatusa ezartzen dute. Gure ustez, Euskal Herriak ez du bere hizkuntza berreskuratzeko prozesua aurrera eramateko ahalmen hori legedi horiek inda- rrean dauden artean. Beraz, euskarak ez du behar duen babes juridikoa eta ez du izango erabakitzeko eskubidea gauzaturik. Alde horretatik, guk eskatzen dugu hizkuntza eskubideak ezin direla desberdinak izan lurraldearen arabera. Hizkuntza eskubideek berberak izan behar dute, hizkuntz komunitate bat dagoelako, euskaldunona, eta, beraz, hizkuntza eskubideek maila berean egon behar dute araututa. Hau da, Euskal Herrian legedi berri bat behar dugu, euskal herritarren hizkuntz eskubideak aitortuko dituena, eta, azken finean, hori bermatzekohizkuntza politika bat aurreraeramango da. Alde horretatik, euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan nahi dugula diogunean ez dugu adierazi nahi gaur egungo esparruan orain euskara ofiziala ez den tokietan hori lortzea, baizik eta euskalduntze prozesua aurrera eramateko hizkuntza esparru berria ere beharrezkoa dela.

­Beraz, gaur egun ofiziala den lurraldeetan dagoen ofizialtasun horretatik harago joan nahi duzue?

Bai. Azken finean, egia da hainbat legek, batzuek behintzat, eskubide batzuk aitortzen dituztela. Egia da ere bai egungo lege horretan beste hizkuntza politika bat eta beste urrats bat etor zitezkeela. Hor ere borondate politikoarekin nahasten zaigu arazoa. Dena den, egungo esparru osoak eta legedi horiek hizkuntza normalizazioa bururaino ez eramateko bidea ematen dute. Ezintasuna edo ukazioa eragiten dute. Azken asteetan Ondarroakoherrian gertatu dena ikustea baino ez dago. Ondarroako Udalak euskaraz soilik bizitzea erabaki zuen, eta nahiz eta legeak aitortu, hori ukatu egiten du Espainiak. Beraz, argi dagoena zera da: Estatua egungo legediaren gainetikdago eta Estatu horren legeak ezartzen ditu mugak. Guk esaten dugu egungo legedien bitartez hizkuntza normalizazio prozesuak muga garaiezinak dituela.

­Eskatzen duzuen esparru berri horretan hizkuntza eskubideek legearen oinarri izan behar al dute?

Jakina. Hizkuntza politika bat aurrera eramateko, eskubide guztiek aitortuta eta araututa egon behar dute; eta lurralde osoan, gainera. Horren arabera gauzatu behar dahizkuntza politika. Beste alde batetik, euskaldunek hizkuntza komunitatea osatzen dugu, eta euskarak berez lurralde bat du. Euskara osoki berreskuratzekoezinbestekoa da eskubide guztiak maila berberean onartzea. Zuberotar batek edo gipuzkoar batek, esate baterako, eskubide berakizan behar dituzte.

Hori eskatzen dugu, eta Euskal Herriak etorkizuna erabakitzeko eskubidea baduela adierazten dugunean, hizkuntzari dagokionez ere normalizatzeko euskarak zein estatus behar duen erabaki behar duela esan nahi dugu. Eta oraindik ere hizkuntzaren estatusaren gainean erabakitzeko eskubide hori ere ukatua dugu euskaldunok. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Mejoran la asistencia de público y las ventas con respecto a la «floja» edición de 2005
Euskal Herria
Más del 85% apuesta por el derecho a decidir y por el diálogo sobre el marco
Kirolak
Eficientes en el instante más necesario
Kirolak
Mané cambia el signo del Athletic
Mundua
Fallece Pinochet sin que haya sido juzgado por los crímenes de la dictadura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss