PILOTA Elkarrizketa | Abel BARRIOLA «Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da» Bi urte pasatu dira Lau eta Erdiko azken finala jokatu zuenetik, eta, datorren igandean, berriz ere final bat jokatuko du Abel Barriolak. Bi urte gogor horiek zaildu egin dute Leitzakoa, eta inoiz baino gogotsuago irtengo da Ogetako kantxara.