GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-13
Elkarrizketa | Abel BARRIOLA
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Bi urte pasatu dira Lau eta Erdiko azken finala jokatu zuenetik, eta, datorren igandean, berriz ere final bat jokatuko du Abel Barriolak. Bi urte gogor horiek zaildu egin dute Leitzakoa, eta inoiz baino gogotsuago irtengo da Ogetako kantxara.

Behe-behetik hasita eta isil-isilik lan eginez, Abel Barriola Lau eta Erdiko finalean sartu da laugarren aldiz. Egun hain seinalatuan, Aimar Olaizolaren aurka finalerdietako partida erabakigarrian erakutsitako joko bikaina errepikatzea izango du helburu pilotari nafarrak.

­Zer moduz joan da azken entrenamendu saioa?

Arazorik gabe, eta horixe da garrantzitsuena. Eskuek oso ongi erantzun didate eta pozik geratu naiz. Txorkatilarekin asko beldurtu nintzen aurreko astean, oso handituta eduki nuelako, baina orain ongi daukat eta jada finalerako prest.

­Aurkaria Irujo izango duzu. Ez da batere erraza izango nola jokatu behar zaion asmatzen.

Denok badakigu zer dohain dituen, baina beste guztiei bezalaxe, berari irabazteko ere misterio handirik ez dago. Pilota azkar mugituz gero, sakearekin asmatu, errestoan ongi ibili eta pilota gutxi galduta, Irujok arazoak izango ditu. Nire jokoa egiten badut, bera ere estu ibiliko da. Hori da finalean ere egiten saiatuko naizena.

­Finalerdietako ligaxkan bera nagusitu zen 22-14 Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hartatik zerbait ikasi al daiteke?

Han ikusi zen Irujok sekulako erritmoa sartzen diola tantoari eta askotan aurkariak gehiegi behartu gabe ere pilota nahiko errazak galtzen amaitzen duela. Beraz, berak tantoa mendean hartzen duenean, oso garrantzitsua izango da defentsan fin aritzea pilota gutxi galtzeko. Hortik aurrera, agintzeko aukera dagoenean, pilotari abiadura ematea oso garrantzitsua izango da.

­Zuk ez duzu ligaxkako partidarik jokatu Ogetan; Irujok, aldiz, bai. Hori abantaila al da?

Ez dut uste. Entrenamendu asko egin ditugu, eta pilotalekua ezagutzen dugu biok. Egia da Ogeta pilotaleku hobea dela erasoan aritzeko defentsan aritzeko baino. Baina bai berak eta bai nik partida askotxo jokatu ditugu Gasteizen, eta horri begira ere ez nago, egia esateko.

­Lau eta Erdiko txapela irabazitakoa zara zu. Urrutiago joan gabe, 2004an ere finalista izan zinen. Zer moduzkoa izan da final batera itzultzea?

Polita. Igandekoa izango da niretzat Lau eta Erdian jokatuko dudan laugarren finala, eta hori kontuan izatekoa da. Finalean ez bada ere, finalaren inguru horretara hurbiltzea izaten da pilotari guztion nahia. Zoritxarrez, azken bi urte hauetan finaletatik urrun ibili naiz lesioengatik, eta horregatik une hauek gozatu egin nahi ditut.

­Eta Leitza aldean hasi al da final giroa nabarmentzen?

Hasieratik egon da giro ona herrian. Oinatz eta biok finalerdietan sartzeko itxaropena ere bazuen jendeak. Azkenean, hori ez da posible izan, baina ni, behintzat, finalean sartu naiz. Herri kirolzalea da Leitza, eta haiengatik ere gustatuko litzaidake irabaztea. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss