GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006/12/23
Feministaldia, «oasi ludiko eta kulturala» Gabon atarian
Feministaldia jaialdia abenduaren 22an eta 23an egitea ona dela uste dute antolatzaileek, «oasi ludiko eta kulturala» izan daitekeelako Gabonen atarian. «Familia zoriontsuen irudiak erakusten dira ospakizun patriarkal horietan, baina sendian jasotzen ditu emakumeak tratu txar gehien eta hor egiten du lan gehien musu truk», ohartarazi zuten.

DONOSTIA

Jolas ironikoa eta eraikitzailea da Donostiako Feministaldia jaialdia, emakume sortzaile eta ekintzaileen lanak ezagutarazteko balio duena, Plazandreok plataformako lagunek atzoko prentsaurrekoan azaldu zutenez. Klixeak baztertu eta ekintza ausartak eta ezberdinak egitea da euren asmoa, baita feminismoa modu berri, fresko eta erakargarrian zabaltzea ere. «Teoria eta praktika kritikoa da feminismoa, demokratikoa, iraultzailea eta guztiz egungoa, eta hori jakinaraziko dugu», iragarri zuten.

«Guztientzako kultura aldarrikatzeko egitasmoak harrera ona izan du. Herritar ugari gerturatu zaigu galderak egitera eta kazetarien arreta geureganatu dugu. Ekitaldi merke eta ezberdinak gizartearentzat interesgarriak direla adierazten du horrek», erran zuen Asun Urbieta taldeko ordezkariak.

Ekintza anitz proposatzen du Feministaldiak Artelekun. Hainbat pertsona eta kolektibok ideia eta asmoen berri eman dezaten solasaldi eta bideo emanaldiak prestatu dituzte, baita kontzertuak eta lantegiak ere. Azken horiek emakumeentzako dira, baina gainerako ekitaldietan gizonezkoek ere parte har dezakete.

Hiru lantegi izanen dira gaur, hirurak 12.00etan. King izena du lehenengoak eta trabestitzeko aukera emanen die bertaratutakoei. Hala, «gizon eta emakume kategoriak kolokan» jarriko ditu Donostiako Medeak talde feministak. Orain urte batzuk ekin zion kalean antzerkia eta performanceak egiteari, eta Artelekuk antolaturiko “Desadostasuna” topaketetan parte parte hartu zuen iaz.

Street-art izanen da bigarren lantegia, eta Savage girl eta Yubia street artistek etxeko publizitate agentzia nola sortu erakutsiko dute. Eranskailuak, afixak, txantiloiak eta muralak eginen dituzte. Arte Ederrak ikasten dihardute bi bizkaitarrek, baina lanerako ere hartzen dute astia. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Bartzelona eta bertze hiri batzuetan daude emaitzak.

Ciberfeminismoari eta kultura digitalari buruzkoa da azken lantegia, Maria Perezena. «Teknologia berriek inposatutako botere moduak kolokan jarriko ditu», iragarri zuten.



Hamaika ekitaldi hartuko ditu Artelekuk
M. I.
DONOSTIA

Emakumeei zuzendutako lantegiak izanen dira gaur eguerdian Donostiako Artelekun, Plazandreok taldeak antolatutako Feministaldian. Baina bertze ekitaldi ugari ere prestatu dute. Bazkaria izanen da ordu bietan; lau eta erdietan, aldiz, bideo emanaldia. “Mujeres con cuernos y rabo”, “Degenero”, “O.R.G.I.A”, “Begoña”, “Mujeres creando” eta “Girls Who Like Porno” erakutsiko dituzte.

Hitzaldien txanda izanen da gero. Zazpietan Plazandreok taldeko lagunak solastatuko dira eta zortzietan, Xavier Arakistan Arakis. Bertzeren artean, arte garaikidean gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko ikastaroa antolatu zuen Arakisek Arco Nazioarteko Ferian.

Afaria izanen da bederatzietan; hamar eta erdietan Mendaroko Munlet elektro-punk bikotearen kontzertua, eta hamabietan Hernaniko DJ Jabetze Eskola eta Placida ye-ye Sound System ariko dira.

“Never, ever” erakusketak, berriz, Izaskun Alvarez, Estitxu Losa, Maite Camacho, Patricia Gomez, Ione Saizar eta Itziar Zugadi artisten obrak ezagutaraziko ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El Gobierno español asegura que ya cumple todas las condiciones que le exige el PP
Jendartea
Encuentran sin vida al montañero de Zumarraga desaparecido en Avila
Mundua
Las madres de Beslan repudian el informe que exculpa a las autoridades rusas
Jendartea
La suerte deparó poco, pero muy repartido en Hego Euskal Herria
Kirolak
Futbolistas en activo reclaman pasos efectivos por la oficialidad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss