DONAPALEU
Nafarroa Beherean Pirinioez gaindiko bideari buruzko hitzarmena garatzen ari diren garai honetan Batasunak bere iritzia eman nahi izan du. Nafa- rroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak gizarteari inposatu nahi dioten egitasmoaren kontra agertu da talde abertzalea, egitura, ekonomia eta ekologia mailan logika suntsitzailea erabiltzen duelako.Nekazaritza-lurren galera ekartzen duelako, lekuko aberastasunak gutxiesten dituelako eta bide berria, komunikatzeko beharrari erantzun beha- rrean, garapen helburu bilakatu delako daude kontra. Era berean, Euskal Herriaren barne antolaketa ezeztatzeko egitasmoa dela salatu du Batasunak.
Nafarroako Gobernuak eta Kontseilu Nagusiko Jean-Jacques Lasserrek eta Barthelemy Aguerrek inposatu nahi duten egitasmoak azken hamar urteotan forma aldaketa asko jasan baditu ere, beti kamioi pasabide izanen dela salatu du Batasunak. Nafarroa Garaitik bideratu proposamena izanik, Pirinioen hegoaldeko prentsan agertu informazioak erakusten du Lasserrek bere asmoak gordetzen dituela.
Nafarroa osoko ikuspegi globalari begiratuta, Lasserre eta Aguerre jaunak Euskal Herriarentzat arriskutsuak direla uste du Batasunak.Gezurtiak direla salatu dute abertzaleek tokiko garapenaren aldeko egitasmoa dela errepikatzen ari direlako ebidentzia guztien gainetik, eta hitzarmenerako hilabetea itxurakeria egiteko besterik ez dutelako antolatu. Nafarroako gizarteak behin eta berriz era- kutsi duen egitasmoaren kontrako iritzia mespretxatu egiten dutela ere nabarmendu zuen Batasunak.
Pirinioez gaindiko egitasmoari buruz eztabaidatzera eta borrokatzera deitu du talde abertzaleak, bai abenduaren 30eko manifestaziora joanez, bai Euskal Herriko azpiegiturari buruzko gogoeta eginez.
LABek eta Euskal Herriko Berdeek bat egin dute Pirinioez gaindiko bidearen kontra abenduaren 30ean egingo den manifestazioarekin. LABek orain inoiz baino gehiago mugitzeko mementoa dela adierazi du eta Berdeek Lasserreri gizartearen ahotsa entzuteko eskatu diote, behin eta berriz Pirinioez gaindiko bidearen kontra agertu baita.