GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006/12/23
Naroa Iturri - Askapenako brigadista Bolivian
Boliviako autonomiak, zertarako? Norentzako?

Bolivia aldaketa garaian da. Urtebete igaro da MAS-IPSP Gobernura iritsi zela eta Evo Morales presidenteak eginiko kanpainan esandakoa martxan jartzen hasi da; ezagunena eta gatazkatsuena hidrokarburoen nazionalizazioa. Horren haritik doaz egungo gatazka nagusiak.

Bolivia bederatzi departamentutan banatua dago. Bederatzi horietatik lau Boliviako ekialdean daude. Ekialdean dago, izan ere, Boliviako baliabide naturalen gehiengoa, gasa eta meategiak, besteak beste.

Azken aste hauetan etengabeak dira Boliviatik iristen diren liskar eta iskanbilen albisteak, Evo Morale- sen autoa harrikatu zutela Santa Cruzen, Batzar Eragilearen erabakien aurka «jatorrizko herritar» asko gose greban daudela, meatzariak sutan daudela Gobernuarekin... Azken finean Bolivian, Latinoamerikako herri gehienetan bezala, ustelkeria izan da nagusi oraintsu arte, eta oraindik ere badago zer borrokatua ustelkeriaz. Jakina, ustelkeria dagoen lekuan txiroak ere badaude, eta Bolivian gehiengoa da txiroa. Bertako aberatsei, oligarkei, lurjabeei, beren golkoa diruz beteta duten bitartean, herria gosez eta eskubiderik gabe dagoela ikustea berdin-berdin zaie.

Horiexek dira orain protestaka dabiltzanak, horiexek Evoren autoari harriak jaurtitzen dizkietenak, difamazio kanpainak egiten dituztenak eta abar, eta abar.

Bi Bolivia daude: alde batetik bertako oligarkiaz, transnazionalez eta nazioarteko kapitalari esker bizi dena eta bestetik, Bolivia txiro, borrokalari eta jatorrizko herritarrez osatua. Azken horretan aurkitzen dira Boliviako departamentu guztiak.

Oligarka horiexek urte askoan daramaten borroka autonomien aldeko borroka da, baina orain gauzak belztu egin zaizkie. Izan ere, lehen, Gonzalo Sanchez de Lozada presidente ustelarekin lasai bizi ziren, beren «eskubide», pribilegio eta aberastasunak bermatuak baitzituzten, baina orain gauzak aldatu egin dira eta autonomiak inoiz baino gehiago aldarrikatzen dituzte.

Autonomia, ordea, zertarako? Santa Cruzen, Boliviako ekialdean, Comité Cívico Cruceño deituriko tal- dea dago. Horiek bi helburu nagusi dituzte, batetik transnazionalekin negoziatzen jarraitzeko hidrokarbueroen kontrol osoa izan, eta bestetik, lurren banaketa gelditzea. Argi dago autonomia eskaera horrek lortu nahi duena: eskualde bakoitzeko diru-sarreren kontrol osoa izatea. Ez da hori, ordea, herritarrei saltzen dietena, haiei autonomien onuraz hitz egiten diete, autodeterminazioaz. Baina ezin dira inondik inora nahastu herriek duten autodeterminazio eskubidea eta haiek, oligarkek, dituzten aldarri autonomistak, oinarri ekonomikoa duten aldarri autonomistak.

Beren hitzaldiak botatzean Estatu espainiarra jartzen dute adibidetzat, esanez autonomiek onura handiak ekarri dizkiotela gizarteari, Administrazioari... ez dute azaldu nahiko, agian, Francoren garaiaren ostean eta nazio aldarrikapenak gori-gorian zeudela, Estatu espainiarrak autonomien estatutuak sortu zituela subira- notasun aldarrikapenak isiltze aldera. Ez dute esango, autonomia eredu honek zer botere eman dion bertako, hemengo, oligarkiari beren interes ekonomikoen alde lanean jarraitzeko.

Baina nahiz eta gehiengoak «ikasketarik» ez izan, ondotxo dakite Boliviako herritarrek aberaskumeen berri: autonomien inguruan galdetzen bazaie, askok esango dute ez direla autonomien aurka joango, baina ez elite batek nahi duen autonomia, baizik eta jatorrizko herritarren autonomiak bermatuko dituen autonomia bat.

36 herri desberdin, 36 kultura desberdin daude Bolivian eta ez dute Bolivia elite oligarka baten eskuetan utzi nahi, ez dute herria txikitu eta banatzerik nahi, ez behintzat haiek egin nahi duten modura. Santa Cruz, Tarija, Beni eta Pandoko ekialdeko, lurjabeek independentzi hitza erabiltzen dute mehatxu egiteko. Errreferenduma egin eta independentzia lortuko du- tela esaten dute. Noski, horretarako trasnazionalen eta AEBen laguntza zuzena izango dute. Tamalez badakite gauzak nola egin: gerra zikinean etengabe dabiltzan laguntzaile ugari baitituzte. Ez dutena lortuko, ordea, jatorrizko herritarren ahotsa isiltzea da. Herri borrokalari baten ahotsa. Jallallah Bolivia!!! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El Gobierno español asegura que ya cumple todas las condiciones que le exige el PP
Jendartea
Encuentran sin vida al montañero de Zumarraga desaparecido en Avila
Mundua
Las madres de Beslan repudian el informe que exculpa a las autoridades rusas
Jendartea
La suerte deparó poco, pero muy repartido en Hego Euskal Herria
Kirolak
Futbolistas en activo reclaman pasos efectivos por la oficialidad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss