Independentzia aldarrikatu du Segik Baionako karriketan
Independentziaren alde dagoela kaleratu zuen berriro ere atzo Segi gazte erakundeak; baina oraingoan Baionako karriketan egin zuen. «Euskal Herrian aske biziz, ikasiz eta lan eginez, independentzia» kanpainan kokatu zuen gazte erakundeak mobilizazio hori.
BAIONA
«Euskal Herrian aske biziz, ikasiz eta lan eginez, independentzia» lelopeko kanpaina ari da garatzen Segi gazte erakundea azken hilabeteotan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zube- roan. Horrela, atzo, eta Segiren kanpainaren barruan, ehun bat lagunek manifestazioa egin zuten Baionan, eta independentziaren aldeko aldarrikapena plazaratu zuten. Olentzerok, gainera, agintari frantsesei ikatza oparitu zien.Ikasturtea hastearekin batera, urrian ekin zion Segik Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako errealitate zehatzari erantzungo zion kanpainari. Euskararen aurkako ekinbideak, herrialdeotan Gobernu frantsesak bideratzen duen turistifikazio bortitza eta bertako gazteen prekarietate egoera, industriak eta enpresak kanpora ateratzea, emakumeen eta gazteen langabezia tasa ikaragarriak, etxebizitzen garestitzea edota gazteen aurkako errepresioa izan dira Segik kanpaina honen bidez agerian utzi eta salatu dituen hainbat errealitate.
Olentzero ere Segiko kideekin Hala egin zuten Senperen, nahiz eta nazio ekimena izan, joan den urriaren 22an Gazte Egun nazionala ere. Milaka izan ziren, Polizia espainolak eta frantsesak ezarritako oztopoez gaindi, Senperen elkartu zirenak orduan. Orduz geroztik makina bat ekimen egiten jarraitu dute Segiko kideek hiru herrialdeotan; azkenaldian, Sarkozy Legea delakoak ezarritako errepresio mekanismoak salatu ditu. Horrela, atzo, Olentzero eurekin lagun zutela, independentziaren aldeko aldarrikapena kaleratu zuten ehun gazte inguruk Lapurdiko hiriburuan, gazte erakundearen deialdiari jarraiki. Urtarrilean aditzera emango duten Segiren aurkako auzia ere salatu zuten Baionan.
|