Euskal Herrian Euskaraz-ek EEPren egitasmoa deitoratu du
Euskal Herrian Euskaraz-ek ez du begi onez ikusten Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) aurkeztu duen hizkuntza politikarako proposamena. Talde euskaltzaleak salatu du «iruzurra» baino ez dela mahai gainean jarritako egitasmo ofiziala. «Ausardia eta zintzotasuna» galdegin die eragileei, atzo Baionan egindako agerraidian.
BAIONA
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bilera egin zuen ostegunean, etorkizunera begirako hizkuntza politika zehazteko xedearekin. Atzo, egitasmo horren gaineko iritzia eman zuen Euskal Herrian Euskaraz-ek, oso iritzi kritikoa, gainera; antolakunde horren aburuz, «euskaldunontzat iruzurra» baita mahai gainean jarritakoa.«Euskarari ez zaio ofizialtasunik aitortzen», gaitzetsi zuten EHEko ordezkariek prentsaren aurreko agerraldian. Gaineratu zuten ofizialtasun kontzeptua aipatu ere ez dela egiten, eta euskara ez dela «existitzen frantsesaren aurrean». Beren iritzirako, euskarak egungo egoera larritik ateratzeko lege babesa behar du, «eskubideak eta betebeharrak arautuko dituena eta hizkuntza eskubideak babestuko dituena». Izan ere, talde euskaltzaleak adierazi zuen EEPren egitasmoak ez dituela hizkuntza eskubideak aitortu ere egiten, eta, ondorioz, iritzi zion eskubide horiek ezin direla bermatu. «Arazoa da Estatu frantsesak ez duela euskararen normalizazioa helburu gisa hartzen, eta, ondorioz, hori islatzen da hizkuntza politikarako proposamen honetan», uste du EHEk. EEPren borondateari dagokionean, hizkuntza politikaren txosten osoa «intentzio deklarazio» hutsa baino ez dela aipatu zuten agerraldian, egitasmo batzuk jasotzen dituena baina betebeharrik finkatzen ez duena, alegia. Alde horretatik, leporatu zioten eragile bakoitzak «borondatearen arabera jokatzeko aukera» duela. Horrekin guztiarekin batera, EHEk esan du EEPren hizkuntza politikarako proposamenak ez diela heltzen euskararen beharrei, eta ez duela egiten normalizazio egoerara igarotzeko «plangintza seriorik». «Ausardiaz» jokatu behar dela aipatu zuten EHEko eledunek beren hizketaldian, eta «zintzotasuna» galdegin zieten eragileei, herritarren aurrean iruzurrik egin gabe jokatzeko. «Izan ere, hori da proposamen hau, iruzurra», salatu zuten, eta gaineratu zuten euskararen garapenerako hizkuntza politika legez aurkezten dela «izenburu horri erantzuten ez dionean».
«Kanpaina mediatikoa»
EHEk EEPko arduradunei egotzi zien «kanpaina mediatikoa» baino ez egitea, gizartearen aurrean euskararen alde agertuta, «euren aurpegia zuritzeko na- hiarekin, baina funtsean aldaketarik egin gabe».Hori esanda, irizten dio badela unea euskararen normalkuntza prozesuak «azken urteetan izan ez duen jauzia» emateko, eta horretarako ezinbestekotzat jotzen du egungo lege eta hizkuntza politikak gainditzea eta Euskal Herri osorako legedi berria ezartzea. «Euskara ofiziala izan behar da Euskal Herri osoan nabarmentzen du EHEk, lehentasunezko hizkuntza izan behar da». Helburu hori lortzearren, deia egiten die eragile guztiei «normalkuntza prozesuan jauzia ekarri behar duen aldaketaren alde indar egiteko».
Sube un 20% la aportación institucional
BAIONA Marcados por el límite impuesto por el Ejecutivo francés, las autoridades regionales y departamentales han incrementado en un 20% las partidas destinadas a la política lingüística, según dieron a conocer ayer desde EEP. El subprefecto de Baiona, Jean Jacques Caron, adelantó el jueves que el Estado francés destinaría 620.000 euros a la política lingüística diseñada por EEP, un 20% más que el ejercicio anterior, limitando de esta forma la aportación que pudieran hacer el resto de las instituciones. De esta forma, EEP recibirá un total de dos millones de euros de las instituciones, cantidad que sus responsables valoraron positivamente. Del total, un millón de euros estará destinados a los proyectos lingüísticos, mientras que 300.000 serán aporados al centro pedagógico Ikas, y otro tanto será utilizado para el funcionamiento interno de esta institución. Asimismo, los representantes de EEP dieron cuenta del convenio que van a suscribir con Lakua, cuya firma se producirá en enero. No detallaron los fondos que aportará el Gobierno autonómico.
|