GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006/12/23
SK-10 enpresako langileek kaleratzeak salatu dituzte
SK-10 enpresako langileek lantegian sei pertsona kaleratu dituztela salatu zuten atzo Gasteizko Lan ordezkaritzaren aurrean. Enpresa batzordeko ordezkariek gezurtatu egin zuten pertsona horiek lan kargarik ez dagoelako kaleratu zituztela, Zuzendaritzak Brasilgo Embraer enpresarekin hitzarmenak sinatu baititu duela egun gutxi.

GASTEIZ

Aeronautika sektorean lan egiten duen SK-10 enpresako langileek lantegian sei pertsona kaleratu dituztela salatu zuten atzo Gasteizko Lan ordezkaritzaren aurrean. Enpresaren jabetza duen Alcor taldeari «aski» dela esan zioten elkarretaratzean, baita kaleratzeak zuritzeko enpresak emandako arrazoiak egia ez direla gogor kritikatu ere.

Enpresa batzordeko ordezkariek adierazi zuten kaleratze horiek ez direla gertatu lan kargarik ez dagoelako, hegazkinak eraikitzen dituen Brasilgo Embraer enpresarekin duela egun gutxi hitzarmen berriak sinatu baitzituen enpresak.

Airbus-380

Alde horretatik, langileek enpresako Zuzendaritza gogor salatu zuten Airbus (A-380 izenekoa) proiektuaren balizko geldiunea bere intereserako erabiltzeagatik. «Osasun arazoak direla medio, bajan egondako edo memento horretan bajan zeuden langileak paretik kentzeko aprobetxatu du bere proiektu izarra aprobetxatuz», nabarmendu zuten enpresa batzordeko kideek.

Era berean, egoerari elkarrizketan oinarritutako irtenbide bat bilatzeko helburuarekin, Zuzendaritzari hainbat eta hainbat proposamen egin dizkiotela aitortu zuten. Kaleratutako langileak lan karga gehiago duten beste lantegi batzuetara lekualdatzea proposatu zioten enpresari, Gojainen dagoen lantegira lekualdatzea, adibidez. Hala ere, Zuzendaritzak ez du proposamen hori aztertu ere egin, enpresa batzordeko lagunek adierazitakoaren arabera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El Gobierno español asegura que ya cumple todas las condiciones que le exige el PP
Jendartea
Encuentran sin vida al montañero de Zumarraga desaparecido en Avila
Mundua
Las madres de Beslan repudian el informe que exculpa a las autoridades rusas
Jendartea
La suerte deparó poco, pero muy repartido en Hego Euskal Herria
Kirolak
Futbolistas en activo reclaman pasos efectivos por la oficialidad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss