Ekuadorko presidenteak planto egin dio Uriberi
Kolonbiak Ekuadorrekin duen mugako lurraldea fumigatzeari ekin ziotenetik bien arteko harremanak gaiztotu egin dira. Ekuadorko presidente Alfredo Palaciok uko egin dio fumigatzeak dirauen bitartean Alvaro Uriberekin biltzeari. Rafael Correak ere planto egin du. Venezuelara joan ondoren, Kolonbiara joatekoa zen, baina bidaia bertan behera utzi du.
QUITO
Ekuadorko eta Kolonbiako gobernuen arteko harreman diplomatikoak nabarmen gaiztotu dira azken egunotan. Ekuadorko presidente Alfredo Palaciok planto egin zion atzo Alvaro Uribe Kolonbiakoari. Uribek Kolonbiako hegoaldeko eremu landatuak fumigatzeari ekin dio berriro eta horrek biziki haserretu ditu Ekuadorko agintariak, euren lurraldeari ere eragiten diolako. Palacio Kolonbiara joatekoa zen Uriberi azalpenak eskatzera, baina fumigatzeak eten ezean ez zela joango ohartarazi zion. Uribek ez zuen jaramonik egin eta Palaciok hitza bete zuen. Horren aurrean, Uribek bere burua eskaini zuen Ekuadorrera joateko, baina Palaciok erantzun zion bere bisita «ezegokia» dela. Horretaz gain, Uribek Rafael Correa Ekuadorko presidente hautatuaren plantoa ere jaso zuen. Correak Venezuelara bidaiatu du aste honetan bertako Gobernuarekin harremanak lantzeko. Horren ostean, atzo zen Kolonbiara joatekoa, baina fumigatzeen krisia dela-eta, horrek ere bertan behera utzi zuen bere bidaia. Arazoa hilaren 15ean hasi zen. Urtebeteren ostean, Kolonbiak akordioa apurtu zuen eta mugako lurraldeak fumigatzen hasi zen berriro, eta Palaciok Kolonbiak Quiton duen enbaxadoreari deitu zion azalpenak eman ziezazkion. Fumigatzeek arazo handiak sortu dituzte bi herrialdeen artean azken urteotan, baina iazko abenduan horiek etetea hitzartu zuten gobernu biek. Kolonbiaren arabera, fumigatzen dituen lurralde horietan koka landatzen da legez kanpo eta diru horrek gerrillak finantzatzeko balio du. Ekuadorrek, aitzitik, airez egiten diren fumigatzeek bere soroak eta ganadua kaltetzen dituztela argudiatzen du.
Herbizida hori «pozoia» da Kolonbiak glifosato erabiltzen du fumigatzeetan, eta Palacioren esanetan medikua da bera , herbizida hori «pozoia» da, landareentzat ez ezik, gizakientzat ere oso arriskutsua baita.
Kolonbiak, berriz, substantzia hori proportzio txikian jaurtitzen duela eta ingurumenerako ez dela arriskutsua dio. Gainera, fumigatzeak egin ez dituzten hilabeteotan legez kanpoko eremu landatuak areagotu egin direla argudiatu zuen Uribek. Hala ere, bospasei egun barru etengo dituztela iragarri zuen atzo Carlos Holguin Sardi Barne ministroak. Holguinek iradoki zuen Venezuelak zerikusia duela Ekuadorrek jarrera gogortzearekin. «Kointzidentzia da. Correa presidenteak jarrera aldatu zuen Hugo Chavezekin bildu ostean», esan zuen.
Colombia, aislada
QUITO El presidente electo de Ecuador, Rafael Correa, sustituirá en el poder a Alfredo Palacio el próximo 15 de enero. El nuevo dirigente aclaró que Ecuador se sumará a la corriente de gobiernos de izquierda predominantes en Sudamérica. En el nuevo escenario político, el Gobierno conservador de Uribe corre el riesgo de quedar aislado. Algunos analistas señalan que Colombia debería replantear su relación con el vecino Ecuador si no quiere que esto suceda. Hasta ahora el gobierno de Colombia, envalentonado por el apoyo que recibe de Estados Unidos, se ha aprovechado del sometimiento de los gobiernos ecuatorianos para menospreciarle.
|