-Top 14
Baionarrak Perpinyan arituko dira
BAIONA
Avironek neurketa gaiztoa izango du gaur 18.30etik aitzinera Perpinyaren zelaian. Zuri-urdinek inork baino gehiago behar dituzte puntuak, eta gaur garaipena eskuratzera joango dira Perpinyaren zelaira.Avironek gorakada nabarmena eman du azkenaldian, eta sailkapeneko azkeneko postuan baldin badago ere, salbazioa lau puntura dauka, eta gaur bertan lor dezake azkeneko postutik edo agian jaitsierako postutik irtetea ere. Horretarako, ordea, garaipena lortu beharko luke gaur, eta aurretik dituen taldeek galdu egin beharko lukete, eta emaitza horiek guztiak ematea ez da erraza izango. Avironek denboraldi hasiera negargarria izan zuen, eta oraindik orduko ordaina jasotzen ari da, azkenaldiko emaitza onek ere ez baitiote uzten sailkapeneko azkeneko postu horretatik ihes egiten. Perpinya laugarren dago, eta horientzat ere ezinbestekoa da gaur garaipena eskuratzea lehen lau postu horiei eutsi ahal izateko. Zenbakiei begira jarrita, une honetan Perpinya laugarren dago 45 punturekin. Jokatutako hamasei partidetatik 10 irabazi dituzte eta galdu, berriz, sei. 287 puntu egin dituzte eta 244 jaso dituzte. Bost puntu gehigarri ere batu ahal izan dituzte. Aviron, berriz, sailkapeneko azkeneko postuan dago jokatutako hamasei partidetatik sei irabazi eta hamar galduta. 246 puntu egin ditu, eta 384 puntu jaso ditu. Bi puntu gehigarri egitea ere lortu du. Jokalariei dagokienez, Tomuli Hegi, Pez, Nuņez eta Piossek ez dira zelaian izango. Fraser eta Berberian itzuliko dira hamabostekoara. Perpinyan, Demety eta Bomeli itzuliko dira, eta Naulu eta Freshweter-ek ez dute jokatuko.
|