GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006/12/23
Biarritzek etxean duen sendotasuna agertu behar du
·Tolosa premia handiarekin etorriko da Agilera zelaira

BAIONA

Biarritzek eta Tolosak iazko finalaren errepikapena izango dute gaur Agileran, Biarritzen, 21.00etatik aurrera. Partida hau Frantziako Canal + telebista kateak eskainiko du zuzenean.

Partida garrantzitsua izango da bi taldeentzat, bientzat ezinbestekoa baita Ligako estreinako lau postuetan amaitzea. Gainera, elkarren arteko lehia ere handia da, Ligako bi talderik handienetakoak baitira.

Neurketa horretara, ordea, Tolosa lapurtarrak baino egoera latzagoan iritsiko da, une honetan bosgarren postuan baitago; finalerdiak jokatzeko txartela emango lioketen postuetatik at dago. Gaur galtzen badute, beste kolpe bat izango litzateke. Zenbakiei begira jarrita, Biarritz sailkapeneko hirugarren postuan dago 47 punturekin, jokatutako hamasei partidetatik hamar irabazi eta sei galduta. Guztira, 363 puntu egin dituzte, eta 239 hartu dituzte. Zazpi puntu gehigarri ere lortu dituzte. Tolosa, berriz, bosgarren dago 44 punturekin; jokatutako hamasei partidetatik bederatzi irabazi dituzte eta zazpi galdu dituzte. Guztira 343 puntu egin dituzte, eta 280 jaso. Lau puntu gehigarri bakarrik lortu dituzte. Beraz, zenbakiei erreparatuta, euskaldunenak dezentez hobeak dira, eta Okzitaniakoen bolada txarraz baliatu beharko lukete puntuei eutsi ahal izateko.

Jokalariei dagokienez, Brusque, Harinordoki, August eta Yachvili itzuliko dira hamabostekora. Thion eta Gaitan izango dira zuri-gorrien hutsunerik nabarmenenak. Tolosan, berriz, Du Tont eta Dubois izango dira hutsunerik nabarmenenak, baina haien lekuak ongi beteko dira, Maka eta Jauzion osatu baitira eta hamabostekoan sartuko baitira. Sarrerak, berriz, ez dira agortu, baina harmailak ia bete egingo dira, nahiz eta telebistak emango duen partida.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El Gobierno espaņol asegura que ya cumple todas las condiciones que le exige el PP
Jendartea
Encuentran sin vida al montaņero de Zumarraga desaparecido en Avila
Mundua
Las madres de Beslan repudian el informe que exculpa a las autoridades rusas
Jendartea
La suerte deparķ poco, pero muy repartido en Hego Euskal Herria
Kirolak
Futbolistas en activo reclaman pasos efectivos por la oficialidad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss