GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006/12/23
- Aizkora
Mindegiak min hartu du, eta oraingoz ez dago beste apusturik

TOLOSA

Miel Mindegiaren eta Larretxearen arteko apusturik ez da izango, Ezkurrako aizkolari beteranoak min hartu baitu, eta oraingoz, behintzat, ez dago aizkoran aritzeko moduan.

Mindegiak joan den igandean bota zuen desafioa, eta hogei 60 ontzakotara edozeini jokatzeko prest zegoela iragarri zuen. Larretxeak hartu zuen desafio hori, eta atzo biak agertu ziren Tolosako Kantabrikora, baina han izan zen ezustea handia izan zen.

Mindegia eskuin besoan min hartuta agertu baitzen berak egindako deira. Badirudi herenegun bere baserrian lanean ari zela min hartu zuela. Besoa erabat handituta dauka, eta handitu hori jaitsi bitarte probarik ezin zaionez egin, orain geldirik egon beharko du, eta gerora ere ikusi egin behar bere lesioa zer tamainatakoa den. Gauzak horrela, Larretxeak ere berehala ulertu zuen apustu hori ezin zela jokatu, eta horrelaxe geratu zen bilera. Ea bada, Mindegiaren lesioa ez den larria, eta berriro ere plazetan aritzeko moduan den.

Olasagasti etxeratu da

Joxemari Olasagasti, berriz, etxean da. Herenegun iluntzean egin zioten ebakuntza, eta atzo etxeratzeko moduan izan zen.Berak ekarri zuen gogora Azpeitian gertaturikoa: «Zutikako enborra mozten ari nintzen, eta ez dakit adarren bat edo zer jo nuen, kirtena hautsi egin zitzaidan eta aizkora nire belaunera etorri zen.Odol asko galdu nuen, baina azkenean dena ongi joan da», esan zuen.

Azkenean lesioa hasieran zirudien bezain larria ez da, nahiz eta sustoa ez dion inork kenduko. Orain hilabete bat, gutxienez, geldirik egon beharko du, eta gero hasiko da apurka-apurka lanean.

Kasualitatea batzuetan xelebrea izaten da, eta oraingo honetan ere horrelaxe izan da. Aste honen hasieran joan den igandean Olasagastik eta Mindegiak jokatutako apustu bikain hartaz hitz egiten aritu gara, eta gero, biek egun berean min hartu dute, eta orain biek plazetatik at egon beharko dute, eta ia ezinezkoa izango dute Binakako Urrezko Aizkoran parte hartzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El Gobierno español asegura que ya cumple todas las condiciones que le exige el PP
Jendartea
Encuentran sin vida al montañero de Zumarraga desaparecido en Avila
Mundua
Las madres de Beslan repudian el informe que exculpa a las autoridades rusas
Jendartea
La suerte deparó poco, pero muy repartido en Hego Euskal Herria
Kirolak
Futbolistas en activo reclaman pasos efectivos por la oficialidad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss