GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-12-24
Julen Murgoitio
Izeiak

Izeietaraino nago. Zin dagit. Izeietarainoxe, zehatzago esateko. Zehaztasuna inportantea da, are gehiago prozesuaren inguruan diren zehaztugabeen garai lauso honetan. Izeietaraino. Izei argidunak nonahi egunotan, zementuan indarrez errotuak gehienak. Polizi etxeetako ziega umeletan beraietan ere, zutik, argiak dir-dir dituztela, aldizka. Izei gizajoak! non zineten eta non zareten! horixe zama urteko egunotan jasan behar duzuena! Jasangarritasuna omen, txo! Kolore desberdinetako bolatxoak adarretan barrena dingilizka; izarrak ere eskegita, bolatxoen alboko adarretan, izarretan izarrena izeiaren goiko buruan dela. Eta era askotako begiztak agerian, oraindik libre geratzen diren adar apurretan. Eta, zer esanik ez!, argiak leku guztietatik, sortaka beti ere, izeiaren erdian izan zein periferian izan. Dir-dir, orain bai, orain ez; aldizka. Azkenean apenas ez da izeia ikusten. Ama, ama! ez nau harritzen prozesua ilunean izateak, argi guztiak izeiotan izanda! Zenbat izei ez ote diren elektrokutatuta hilko egunotan, saltoki handietako ate inguruan batez ere! Argia ala hil! ezarri diete egunotan lelo. Eta gerokoak geroko. Zenbat argi-sorta dingilizka nonahi! Meteosateko kameraren lenteak ere aspertzeko beste. Hiriko ipurtargiak hasiak dira apartheida sentitzen, gauean ere egunean legez. Argi-zoramena! Argi-eromena! gaztaina erre artean txipli, txapla, pum...

Hau kolpea! zuhaitzek anhidrido karbonikoa xurgatzen dutela behin eta berriro gogoratzen diguten arren egunotakoak kontrakoa erakusten du: zuhaitzak berotegi-gasen igortzaile bihurtu dituzte, izeiak batez ere. Neona nagusi da han-hemenka, neon-liberalismo garaiaren seinale; hura dir-dir aldizka, hau etenik gabe indarre- an. Hau kolpea ere! zenbat eta argi gehiago izan kaleetan hainbat eta gauza gehiago ezkutatzen dira kaleotan, Legebiltzarrean aurrekontuak ezbaian direla. Horra Nobel Sari baterako gai aproposa: argiaren itzalak argia bera ezkutatu dezakeenekoa. Itzela, benetan, argiaren itzala. Horra Pariseko Sena ibaiaren bazterretara egunotan bildutako etxebakoen oihal-etxolak zabaldu dituzten irudiak. Tira! horiekiko bihozbera agertzea dagokigu gabonetan, bihotzerre eta korroskaden artean topa egiten dugunean orduan ere. Lastima! Ibaizabal ez da Sena, Urumea ere ez, ez eta Zadorra ere, Arga ere ez. Gainera, gure hiriburuetako ibai bazterretan zaila da etxebakoak holako oihal-etxoletan ikustea, hemen etxolak zozketaz banatzen dituelako administrazioak. Sena! erreketan erreza, baina zer zaila den sena izatea askoren buruan! Ene, ene!

Zorionak eta Urte Berri On, Merry Christmas, Joyeux Noël, Bon Nadal, Feliz Navidad... Zer jatorra den mundua! Bihozbera gero! Denak gara neba-arrebak! Gora bakea! Barkatu negar-malkoak jausten bazaizkit paper honetara... Izeietarainoxe. Zenbat hitz huts egunotako mezuetan! SPAM, horietariko asko eta asko. Zorri onak! esango bagenu behintzat! biodibertsitatea gogoan! Zorri onak eta basurde txerri on! Izei gizajoak! zuena bai pazientzia! Biharko basoa duzue betiko irabazia! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La Policía Municipal interviene en los actos de Olentzero
Euskal Herria
El PSE reconoce que el momento político es «complicado»
Ekonomia
2006 deja ya 126 trabajadores fallecidos en Euskal Herria
Kirolak
Carbón para Bruesa y liderato para el Baskonia
Mundua
EEUU logra sanciones contra Irán del Consejo de Seguridad de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss