GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-12-24
Bazterketaren aurrekontu neoliberalak

2007ko Gipuzkoako aurrekontuak bazterketaren aurrekontuak dira. Batetik, Gipuzkoako erakundeetatik 65.000 gipuzkoar baztertu, AuBren zortzi batzarkide kanporatu eta Gipuzkoaren demokrazia zapaldu dutelako; eta bestetik, gipuzkoarrek egin dituzten eskaerak baztertu egin dituztelako.

Bazterketa politikoa gauzatuz, aurrekontu neoliberalak egin eta Espainia eraikitzen ari dira Gipuzkoan, benetako oposiziorik gabe. 2007an, kupo bidez, Estatu espainiarrari 516 mila milioi euro ordainduko zaizkio. Espainiari Gipuzkoako udal guztiei ordainduko zaiena baino 203 mila milioi gehiago emango zaio. Iaztik, kupoak %22 gora egin duen bitartean, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoak %3 bakarrik igo da. Nahiz eta udalak gero eta zerbitzu gehiago ematen ari diren, udalen finantzamenduak ez du gora egin neurri berean. Eta horrek, sasi-irtenbide gisa, udal zerbitzuen pribatizazioa eragiten du, zerbitzu publikoak baztertuz.

Zerga-politika atzerakoiaren bidez, asko irabazten dutenei gutxi kentzen diete eta gutxi irabazten dutenei asko. 4.000 milioi eurotik gorako aurrekontuen %70 langileen eta soldatapekoen poltsikoetatik ateratzen da, baina herri-diru hori kapitalaren alde joaten da. Negozio pribatuak erakundeen babespean antolatzen dira, interes publikoen gainetik. Gutxi batzuek negozio handiak egin ditzaten erraustegiekin, AHTrekin, Kanpo portuarekin edo antzeko makro proiektuekin. Horientzako dirurik badago, baina Tolosako Gerontologikoarentzako ez. Ekonomiaren ondasunak gipuzkoar guztien artean banatzea eragozten dute eta justizia birbanatzailea baztertzen. Politika sozialetan Europan baino 7 puntu gutxiago erabiltzen dituzte orain, eta politika sozialak urte askotako hipoteka daitezke, batetik, diru gutxiago bilduko delako zerga lege berriarekin eta, bestetik, dirutza handiak xahutuko direlako aipatutako makro proiektu horietan.

Aurrekontuak, euskararen hizkuntz politika berria baztertzen du. Eta oraingo hizkuntza politika eskasa da Gipuzkoan euskaraz bizitzeko eta Euskal Herria euskalduntzeko. Gipuzkoako ikasleen erdiek ez dute euskaraz bizitzeko behar adina euskara ikasten; eta ikasten dutenek lan munduan ez dute erabiltzen; eta komunikabide erdaldunez inguratuta daude. Hizkuntz politika berria ezinbestekoa da euskarari bultzada berri bat emateko.

Labur esanda, 2007ko Gipuzkoako aurrekontua tresna desegokia da gipuzkoarren beharrei eta eskakizunei erantzuteko: Gipuzkoaren lurralde-desoreka, garapen-eredu iraungaitza, aberastasun-banaketa diskriminatzailea eta Gipuzkoa sozialki erdalduna bultzatzen duelako.

Inazio Agirre Arregi - AuB



Independentzia kantauri itsasoarentzat
Aste honetan Europako Arrantza ministroen batzarra egon da Bruselan, antxoa arrantzatzeko debekua mantendu ala ez erabakitzeko. Hara joan zen gure Gonzalo Saenz de Samaniego, bere maleta asmo onekin beteta. Bileraren emaitza ezin da okerragoa izan gure arrantzaleentzat, eta antxoaren biziraupenarentzat. Frantzia eta Espainiaren arteko akordioa- ren ondorioz, apirilaren 15etik ekainaren 15era antxoaren kanpaina esperimentala (?) irekiko da, baina soilik bi estatuko 28 arrantza-ontzientzat. Beraz, beste behin ere, Saenz de Samaniegoren maleta hutsik itzuli da.

Emaitza benetan kezkagarria da flotaren gehiengoa akordioaren kanpo geratzen delako, harrapaketen kuotarik zehazten ez delako, portuan gelditu beharko diren arrantza-ontzientzat ez delako ezer aurreikusten, eta, gainera, sare pelagikoekin egindako arrantza ez da mugatzen. Zertarako balio du Saenz de Samaniegoren bidaiak euskal arrantzaleentzat? Emaitza hau ikusita, alfer-alferrik joan dela da errealitatea.

Argi dago antxoaren espezie etorkizuna bermatzeko horrelako erabakiek ez dutela balio. Antxoaren arrantzatzeko etenaldia mantendu behar da, gutxiengo masa biologikoa errekuperatu arte. Beste aldetik, sare pelagikoak debekatu behar dira, antxoa eta beste espezie batzuen etsairik handienak direlako, eta arrantza iraunkorra bultzatu behar da. Hau da euskal arrantzaleen jarrera, Saenz de Samaniegok defendatu behar zuena Bruselan.

Errealitateak erakutsi dio Saenz de Samaniegori marko autonomikoak ez dituela bermatzen euskal arrantzaleen interesak. Espainiaren menpeko ibilbidearekin jarraituz gero, gainera, euskal arrantzaren etorkizuna larriagotzen delarik. Bruselara joatea eta pasilloan geratzea ez da irtenbidea gure arrantzaleentzat. Irtenbide bakarra da amarrak apurtzea Espainiarekin eta gure kabuz, gure ekonomia antolatzea. Hau da: independentzia.

Ane Auzmendi - Ezker Abertzalea taldearen legebiltzarkidea



Militantes y proceso
Nosotros, familiares y amigos de los militantes muertos, asesinados, desaparecidos y «suicidados», por la violencia del Estado queremos ofrecer un punto de vista sobre lo que entendemos por proceso político: el tránsito político encaminado a conseguir la libertad y la paz con justicia para nuestro pueblo.

La meta de un auténtico proceso de esa naturaleza tiene que venir enfocada a construir un espa- cio democrático en Euskal Herria donde se puedan desarrollar y materializar todas las opcio- nes políticas, incluidas las que propugnan la independencia y el socialismo, sin ninguna restricción política o legal.

Para ello resulta imprescindible el reconocimiento y ejercicio del derecho de autodetermi- nación y la territorialidad. Lo que implica el reconocimiento de la nación vasca y de la capa- cidad de decisión de sus ciudadanos, en un marco legal formulado por su propia voluntad, sin ningún tipo de limitación previa ni condicionamiento exterior. Lo que significa la plena aceptación de la soberanía política de Euskal Herria.

Para estos objetivos el proceso debe asentarse en los principios de democracia, igualdad, libertad y participación popular. Lo que obliga a eli- minar los obstáculos que impiden su pleno ejercicio. Es necesario el desmantelamiento de las leyes y medidas de excepción. Así como la elabo- ración de nuevas normas que permitan la participación en igualdad de todos los partidos políticos, organizaciones sociales y ciudadanos. Dentro de un espíritu donde prive el respeto a los derechos individuales y colectivos, incluidos los de los presos políticos, refugiados y afectados por la violencia del Estado.

Nuestros allegados lucharon y murieron por la libertad de Euskal Herria. Pensamos que las metas, estos objetivos y principios son coherentes con el compromiso político que ellos adquirieron en vida.

Errose Erezuma - En nombre de Egia, Justizia eta Oroitzapena

ka(la)ka

Euskitze jauna, aste honetan zuen saioa ikusi nuen tarte batzuetan (tripak gora etortzen zitzaizkidanean zapping egin behar izaten nuen ezinbestean). Ka(la)ka horrek gehiago ematen zuen Ajuria Enea Ituneko garaiko saioa, egungo prozesuarekin bat datorrena baino.

Geure burua ezker abertzalean kokatzen dugunok, jende askok pentsatzen duen ez bezala, ez gara bakarrik geure egiaz eta hedabidez elikatzen, ia egunero ikusten/ irakurtzen/entzuten ditugu EITB taldeko albistegiak, tertuliak, etab. Baita guztiz fatxak direnenak ere, sasi mugaren alde bietan. Baina badira jokaera batzuk bereziki nazkatzen gaituztenak. Kontua ez da beste aldekoen iritzia entzuteko barrenik dugun edo ez, jasaten dugun edo ez, nik uste urteetako eskarmentua daukagula honezkero, ezta? Baina, lehen esan bezala, badira jokaera batzuk bereziki nazkatzen gaituztenak. Aste honetan zuen saioan:

1. Iritziak iritzi, geure aldekoak mintzatu zirenean, ia sistematikoki eten zenituen, Iñaki Antiguedaden lehen esku-hartzean aurrez kale borroka aipatua izan zela- rik, bera hasi zen gutxi gorabehera «nik onartzen dut kale borroka traba bat dela, baina tra- ba hori baino lehenago badaude beste traba batz...». «Iñaki, itxaron pixka bat izan ere badauzkagu irudi batzuk... Gaur Donostian autobus bat kiskali dute...». Nire inozentzian espero nuen Iñaki de Juana aipatua izan zenean azkar etengo zenutela bere irudi batzuk botatzeko edo elkartasunez ari diren gose grebalariena, edo larriki gaixorik dauden beste presoena aipatu... Aukerak ez dira falta.

2. Oso ona izan zen zure beste galdera bat: indarkeriaz ari ziren tertuliano batzuk (jakina ez indarkeriaz bere osotasunean, alde bakar baten indarkeriaz baizik), ondoren zure galdera: «Zuek uste duzue indarkeriarik gabe (hau da ETA eta kale borrokarik gabe) patati patatatan?». Pentsatu nuen, berriz nire inozentzian, ondoren etorriko zela galdera bera alderantziz: «Eta zuek uste duzue torturarik gabe, dispertsiorik gabe, polizi-indarkeriarik gabe, etab. posible dela patatin patatan?». En fin.

3. Tentazioak zuen saioa ikustera okertu ninduen hurrengoan, berriro eten zenituen «geure iritzikoak» jaurlaritzaren inkesta batekin eta Donostian egindako galdera batzuekin. Kasualitatea da gero! Kontuan izanda hamar kalakarietatik bi besterik ez zirela «holako kontuekin» hasten.

Normala da inkestek halako emaitzak ematea: inkestak nortzuk agintzen dituzten ikusita eta eguneroko bonbardaketa mediatikoaren ondorio besterik ez direla. Nik zer esango dizut ba, konparazioak egiten hasita, askoz ere biolentoagoa iruditzen zait tortura, isolamendua edo preso gaixoak giltzapean edo ohe bati lotuta edukitzea kutxazain bat erretzea baino edo 10 autobus. Baina ni tipo arraroa naiz edo 9 hilabeteko su-etenaren ondorioak izango dira.

Nire galdera Euskitze eta zure moduko politiko, kazetari, unibertsitate irakasle eta enparauentzat zera da: kontuan izanda zuek tontotik eta inuxentetik oso gutxi duzuela, beraz, badakizuela, ondo jakin ere, indarkeriaren arazoa alde bietan dagoela, eta gainera lehenagoko arazo baten ondorio dela, eta ez arazoa bera. Eta indarkeria (alde bietakoa) bakarrik konponduko dela arazo politikoa konponduta eta justizia, edo aitortza behin- tzat, ekartzen biktimei (guztiei), zergatik egiten dituzue horrelako debateak? Zergatik ez zarete hasten debate eraikitzaileak egiten, biktimei (guztiei) aitortza egiten, gatazkaren konponbideaz solasten? Zergatik betiko ka(la)ka zaharra?

Rubén Sánchez Bakaikoa Bertsolaria


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La Policía Municipal interviene en los actos de Olentzero
Euskal Herria
El PSE reconoce que el momento político es «complicado»
Ekonomia
2006 deja ya 126 trabajadores fallecidos en Euskal Herria
Kirolak
Carbón para Bruesa y liderato para el Baskonia
Mundua
EEUU logra sanciones contra Irán del Consejo de Seguridad de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss