GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-24
Maider IANTZI
Feminismoaren aldeko aldarria
EMAKUME SORTZAILE ETA EKINTZAILEAK IZAN ZIREN ATZO ETA HERENEGUN ARTELEKUN, PLAZANDREOK PLATAFORMAK ANTOLATUTAKO FEMINISTALDIAN. DENEK BAZTERTU ZITUZTEN ESTEREOTIPO ETA KLIXEAK, DENEK ALDARRIKATU ZUTEN PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK ALDATZEKO BEHARRA. BAKOITZAK BERE MODURA, TEKNOLOGIA BERRIEZ, ARTEAZ EDO TRABESTITZEAZ BALIATUTA.

Argazkiak egin eta horiekin jostatzea maite du Itziar Zugadik, «aukera asko ematen baitute», baina orain arte ez da lanak plazaratzera ausartu. Muntaia bitxiak paratu zituen ikusgai atzo eta herenegun Artelekun egin zuten Feministaldian, Estitxu Losak, Izaskun Alvarezek, Maite Camachok, Patricia Gomezek eta Ione Saizarrek bezala. «Lotura handia dugu gizakiok urarekin, ni behintzat oso gustura bainatzen naiz, eta egun batean argazkiak atera nizkion igerian ari zen lagun bati, ur azpiko kamera txiki batekin. Eguzkiaren argiak eta larrugorritan zegoen emakumearen mugimenduek irudi bitxiak sortzen zituzten», azaldu zion atzo GARAri.

Lurra eta sua ere elementu garrantzitsuak dira Zugadiren obretan; Kanarietako Hierro irlako paisaia papereratu zuen, sumendi arteko landareei atera zizkien argazkiak, laba artean bizitza nola hazten den erakusteko. Barazki eta fruituez ere baliatzen da artista gizakiaren bizitza irudikatzeko. Orburuaren bilakaeraz, erraterako. «Lore zoragarriak eman eta zimeldu egiten da orburua, pertsonak bezala, baina ez da desagertzen, haziak uzten ditu. Guk ere beti uzten dugu zerbait hiltzen garenean: seme-alabak, lagunakŠ», ohartarazi zuen.

Jurista eta ekonomista da Maria Perez, baina 2000. urtean ordenagailuekin lanean eta kultura digitala aztertzen hasi zen. Atzoko lantegian, blogek ematen dituzten aukerak nabarmendu zituen Bartzelonan bizi den bilbotarrak. Edukiak askatasunez sortzeko bideak izateaz gain, komunikazioa ahalbidetzen dutela pentsatzen du. «Bakarrik egon ohi gara ordenagailuaren aurrean, baina blogetan feed-backa izaten da, batek zerbait kontatu eta besteak erantzun egiten duelako», azaldu zuen sarean Ptqk izena erabiltzen duen Perezek.

Hogei bat emakume elkartu ziren ciberfeminismoari eta kultura digitalari buruzko lantegi horretan, eta euren burua aurkeztean, ordenagailuen inguruan oso gutxi dakiela aitortu zuen askok. Perezek zera ohartarazi zuen orduan: «Gizonezko batek ez luke sekula hori esango. Emakume gutxi aritzen da programak sortzen, eta zientzia arloan ere gizonak gailentzen dira, baina teknologia berriak botere guneak direla jakin behar dute andreek. Ikastea ez da hain zaila, gainera; praktika kontua da. Zenbat eta denbora gehiago eman ikasten, orduan eta abilagoak izango gara».

Perezen aburuz, gizakiak bizitza hobetzeko erabiltzen duen tresna da teknika. «Kultura patriarkalaren barruan dago, Mendebaldeko kulturaren barruan. Pertsonak unibertsoaren erdigunea dela uste du eta natura menderatzen saiatzen da. Ikuspegi patriarkaletik begiratuta, emakumea ere naturaren parte da, etengabe oroitarazten baitu natura barnean daramagun zerbait dela; hilekoa eta haurdunaldia dira horren adibide».

Maria Perezek «teknologia berriek inposatutako botere moduak» kolokan jartzen zituen bitartean, Artelekuko bertze gela batean Savage girl eta Yubia street artistak afixak, eranskailuak eta txantiloiak egiten ari ziren neska-mutilekin. Emakume batzuk ere baziren tartean. Sugeak, tximeletak, arrainak, etxeak... Laster bete zuten aretoa irudiz eta kolorez. Savage girl ezizena erabiltzen duen Angelak kaleko artea nola bizi duen azaldu zion GARAri. «Gogoko dut inguruak ematen dizkidan aukerekin jostatzea, kalea errespetatuta betiere, jendearekin komunikatzeko beste modu bat baita. Adibidez, bide seinale batean gustuko eranskailu bat ikusi eta ondoan jartzen dut nirea. Han uzten dut zer gertatuko den jakin gabe. Agian norbaitek etxera eramango du. Jendeak zer lan egiten dituen ikusten dut Interneten, eta kalean paseatzen ari naizela ezagutu egiten ditut obrak. Gauza txikietan jartzen dut arreta, beste begi batzuekin begiratzen diot inguruari, eta marrazki zoragarriak ikusten ditut. Perretxikoak biltzera joatea bezala da niretzat», adierazi zuen.

Gauean afixak ezkutuan itsasteak emozio puntua baduela aitortu zuen Angelak, baina interakzioak erakartzen du bereziki. «Hamaika ezusteko izaten da. Atzo, adibidez, Berlingo mutil baten e-maila jaso nuen. Hiri horretan itsatsi nuen eranskailu baten argazkia bidali zidan, Interneten nire helbidea ikusi eta gero», kontatu zuen. Izan ere, ibiltzen den toki guztietan uzten du Angelak zer edo zer. Grafitiak, eranskailuak, afixak... denetarik. Ez baitio bere buruari mugarik jartzen. Azkenaldian kaleko artea jendearen interesa pizten ari dela jakinarazi zuen. Publizitate agentziek, erraterako, anitz erabiltzen dute, freskotasuna, arriskua eta gaztetasuna irudikatzen duelako, beharbada.

GEneroa antzerki

Medeak talde feministaren lantegian, generoa antzerki bezala ulertu eta trabestitu egin ziren. Ongi pasatu zuten gizon bihurtuta. Bakoitzak nahi zuen pertsonaia eratu eta maskulinitateaz zuen iritzia agertu zuen. Bertze modu batean seduzitzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek, beren buruari eta ingurukoei jolasteko aukera emanda. Dian Torren lantegiak eredu hartuta, gizon edo andre edonor izan daitekeela erakutsi zuten, «definizio horiek gizartearen asmakizun baino ez baitira».

Patxadaz hausnartzeko astirik ere izan zuten bildutakoek, eta gizartearen ideia okerrez mintzatu ziren. «Transexualak gorputz desegokia dutela esan ohi da, baina arazoak sortu besterik ez dute egin gezur hori asmatuta. Zergatik izan behar dugu gizon edo emakume? Tarteko zerbait ere izan gaitezke, baina hautu hori egiten duena transgeneroa edo terrorista da», salatu zuten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La Policía Municipal interviene en los actos de Olentzero
Euskal Herria
El PSE reconoce que el momento político es «complicado»
Ekonomia
2006 deja ya 126 trabajadores fallecidos en Euskal Herria
Kirolak
Carbón para Bruesa y liderato para el Baskonia
Mundua
EEUU logra sanciones contra Irán del Consejo de Seguridad de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss