GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-24
Euskal presoen alde ekimenak antolatu dituzte herrietan
Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko eta haien askatasuna galdegiteko, mobilizazio eta ekimen asko izango dira heldu diren egunetan Euskal Herriko herri eta auzoetan. Amnistiaren aldeko mugimenduak ekimen horietan guztietan parte hartzeko deia egin dio euskal gizarte osoari.

IRUÑEA

Amnistiaren aldeko mugimenduak ekimen eta mobilizazio ugari antolatu ditu heldu diren egunetarako, Euskal Herriko herri eta auzo guztietan. Atzo Iruñean egindako agerraldian Joxean Agirrek eta Sabin Juaristik nabarmendu zutenez, «Gabonak urte askotan izan dira amnistiaren aldeko herri honen garrasiaren gordeleku», eta, horregatik, dei egin zioten euskal gizarteari ekimen horietan guztietan parte hartzera.

Horiek hala, gaur bertan, arratsalde partean, euskal preso politikoen aldeko Olentzeroak izango dira dozenaka herritan. Hilaren 29an, aldiz, azken ostiraleko elkarretaratzeak egingo dituzte, eta, hurrengo egunean, herrialdeko mobilizazioak antolatu dituzte Martutene, Langraitz, Iruñea eta Basauriko kartzeletara.

Urtearen azken egunean Gabon Zaharretako amnistiaren aldeko mobilizazioak egingo dituzte, eta 2007aren lehen egunean, mendietara martxak izango dira herrialde guztietan.

«Kezka handia» agertu zuten Agirrek eta Juaristik prentsaren aurreko agerraldian, eta zera salatu zuten: «Gure herriaren kontra azken urteetan izan diren eskubide urraketa larrienetakoak izaten ari dira».

Izan ere, aipatu zutenez, Estatu espainola eta frantsesa «gerra eta zanpaketa politika» ari dira aplikatzen Euskal Herriaren aurka. Horren adibide modura, euskal preso politikoek pairatzen duten «sufrimenduan oinarritutako espetxe politika» aipatu zuten, eta gaitzetsi zuten euskal errepresaliatuak «guda bahitu gisa» erabili nahi dituztela.

Hori horrela, gaur 48 egun gose-greban bete dituen Iñaki de Juanaren «hil ala biziko egoera» gogora ekarri zuten, eta, halaber, kalean egon beharko luketen gaixo dauden 6 presoak eta zigorra bete duten 141 euskal herritarrak aipatu zituzten. «Euskal Herriari egiten ari diren xantaiaren adibide argiak dira», gaineratu zuten.

«Urrats errepresiboa»

Horrekin batera, aste honetan bertan Estatu frantsesak emandako «izugarrizko urrats errepresiboa» salatu zuten amnistiaren aldeko mugimenduko eledunek, eta gogoratu zuten euskal preso politikoen bi abokatu zigortuak eta espetxeratuak izan direla. «Oinarrizko eskubideen aurkako erasoa da hau», adierazi zuten. Erasoen zerrenda horrekin bukatu aurretik, iragan asteazkenean autodeterminazioaren eta baldintza demokratikoen alde deitutako mobilizazioak debekatuak izan zirela salatu zuten.

Kezka horren ondoan, dena den, «herriak erakutsi duen borondatea eta konpromisoa» txalotu zuten, eta nabarmendu zuten asteazkenean debekuen gainetik 15.000 lagun atera zirela mobilizazioetan parte hartzera. Ekimen horretan aldarrikatu bezala, baldintza demo- kratikoak «orube demokratiko berrirako» «ezinbestekoak» direla esan zuten. Hori erdiestearren, heldu diren ekimenetan parte hartzera deitu zituzten euskal herritarrak amnistiaren aldeko mugimenduko kideek.

Donostiako Topaguneak ere mobilizaziora deitu du abenduaren 31n. «Euskal presoak Euskal Herrira, eskubide guztien jabe» leloarekin, elkarretaratzera deitu dute arratsaldeko 5etan udaletxearen aurrean.

Atzo egindako agerraldian, Iñaki de Juanaren askatasuna exijitu zuten topagunea osatzen duten eragileek, eta preso dauden edo zigorra bete duten errepresaliatuak libre gera daitezela ere galdegin zuten. Bestalde, presoen eskubideen alde gose-greban zeuden gasteiztarrek atzo bukatu zuten baraua.

Irlandan ere euskal preso politikoen aldeko elkartasun ekimenak egin dituzte azken egunetan. Horrela, atzo goizean Belfasten elkarretaratzea egin zuten hiri horretako Falls Roaden. Besteren artean, Sinn Feineko zinegotzi Paul Maskey eta Chrissie Mhic Giolla Mhinek parte hartu zuten ekimenean, eta elkartasuna helarazi zieten euskal presoei, eta, bereziki, Iñaki de Juanari.

Gainera, 43 lagun bildu ziren Otxandion presoen alde, 52 Mutrikun, eta 55 Auzan, Guardia Zibila oldartu zitzaielarik. 200 lagunek manifestazioa egin zuten Laudion.



Garmendia deja la huelga
GARA

GASTEIZ

El preso político de Urnieta Jon Garmendia ha dejado la huelga de hambre que mantenía desde el lunes para denunciar la desasistencia sanitaria que sufría. Según explicó Garmendia a sus allegados, ha decidio dejar la protesta para sumarse a las dinámicas de lucha que mantienen sus compañeros de la prisión de Navalcarnero, y tras conseguir algunas de sus demandas. El prisionero urnietarra quiso mandar un abrazo a Iñaki de Juana. Por otra parte, Jon Bienzobas ha sido trasladado de la prisión de Soto a Alcalá, y su madre, que se enteró del trasladó cuando viajaba a Madrid, no pudo realizar ayer la visita a su hijo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La Policía Municipal interviene en los actos de Olentzero
Euskal Herria
El PSE reconoce que el momento político es «complicado»
Ekonomia
2006 deja ya 126 trabajadores fallecidos en Euskal Herria
Kirolak
Carbón para Bruesa y liderato para el Baskonia
Mundua
EEUU logra sanciones contra Irán del Consejo de Seguridad de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss