GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-12-24
- CFA Maila
Aviron lehen postuarekin doa oporretara

AVIRON 2
LES HERBIERS 1

BAIONA

Aviron sailkapeneko lehen postuan dela joango da oporretara, atzo Les Herbiers talderi irabazi ostean. Partida ez zen erraza izan, zelaian gertatzen zena ikustea oso zaila izan baitzen, Baionan behe laino handia sartu zen-eta.Dena dela, irabazi egin zuen, eta hemendik hamabost egunera Lyon hartzeko prest dago.

Lehenego zatia ez zen ona izan, baina Aviron erabat nagusitu zen. Gauzak, ordea, gaizki hasi ziren, bosgarren minutuan Sautiek zelaia utzi egin behar izan baitzuen min hartuta. Van de Bruwennek ordezkatu zuen, eta bera izan zen zati honetako onena. Berak egindako jokaldi eder baten ostean heldu zen euskaldunen lehen gola, Lestagek sartutakoa.

Ordura arte zelaian nagusi izan arren, aukerarik ez zuten egin. Kanpotarrek, berriz, Boueten atera heldu ziren lehen aldian gola egin zuten. Bhkoumak areaz kanpotik ederki jaurti zuen falta, eta bat eta batekoa jarri zuen. Atsedenera joan aurretik Cometsek gertu izan zuen zuri-urdinen bigarren gola, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen.

Bigarren zatian ere euskaldunak gehiago izan ziren. Zazpigarren minutuan Louitek gol bikaina lortu zuen, eta berriro etxekoak aurreratu ziren. Hortik aurrera aukerak izan zituzten, baina ez zituen aprobetxatu, eta azken minutuan sufritu egin behar izan zuten, nahiz eta lagun bat gehiagorekin aritu. Kanpotarrei gainera gol bat legez kanpo utzi zien epaileak, jokoz kanpo izateagatik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La Policía Municipal interviene en los actos de Olentzero
Euskal Herria
El PSE reconoce que el momento político es «complicado»
Ekonomia
2006 deja ya 126 trabajadores fallecidos en Euskal Herria
Kirolak
Carbón para Bruesa y liderato para el Baskonia
Mundua
EEUU logra sanciones contra Irán del Consejo de Seguridad de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss