- Aizkora
Mendietak eraman du Bizkaiko txapela
DONOSTIA
Julen Mendietak ez zuen hutsik egin, eta berak eraman zuen atzo Zeanurin Bizkaiko aizkolarien txapela. Jende asko batu zen urteko azkeneko lehiaketa ofiziala zuzenean ikusteko asmoarekin.Lau aizkolarik eman zuten atzoko finalean lehiatzeko izena, eta bakoitzak lau kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu behar izan zituzten. Finala hasi aurretik zaleek pentsatzen zuten sailkapena izan zen amaieran. Mendieta zen irabazteko faborito nagusia, baina Bihurri jotzen zen bere aurkaririk gogorrena. Hala ere, gero txapela jantzi zuen aizkolariak nagusitasun osoa erakutsi zuen.Lehen enborretan Bihurrik apur bat eutsi ahal izan zion, baina apurka-apurka aldea gehituz joan zen, eta amaierarako finalak emozio guztia galdu zuen, Mendietak nahi bezala jantzi baitzuen txapela, Bihurriri bost minutuko aldea kenduz. Bigarren postuak ere ez zuen izan aparteko emoziorik. Hasieran Bihurrik Mendietari eutsi bazion ere, gero ihes egin zion, eta eibartarrak lehen postua ez zuela lortuko ikusi zuenean, bigarrenari eustera joan zen, eta lantegi horretan ez zuen izan aparteko arazorik. Zelai II.ak ere hasieratik kokatu zen hirugarren postua
horretan eta hortxe aritu zen saio guztian zehar. Aurrekoak ezin harrapatu, eta
atzekoa, berriz, oso aparte. Garitaonaindia izan zen azkena, eta oso atzera
gainera. Oraindik asko dauka hobetzeko. Hastapenetik geratu zen
atzera.
|