GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-24
Biarritzek atzerapausoa eman du etxean galduta
·Tolosak lortutako puntu guztiak ostikoen bidez lortu zituen

BIARRITZ 16
TOLOSA 21

BIARRITZ

Biarritzek sailkapenean postu bat atzera egin du, atzo galdu egin baitzuen Tolosaren aurka, eta une honetan laugarren postuan geratzen dira. Partida hau iazko finalaren errepikapena zela ere esan daiteke, bi horiexek baitziren ekaineko final hartan, eta atzo, Okzitaniakoek orduko ordaina eman zieten.

Partida honetan ere lainoa izan zen protagonista nagusia, eta norgehiagoka behar zen moduan ikusteko ere arazoak izan ziren. Partida bera ez zen ona izan, nahiz eta euskaldunak primeran hasi ziren, hamargarren minuturako Betsenek aurretik jarri baitzituen transformatutako entsegu bat lortuta. Hortik aitzinera, ordea, joko eskasa izan zen, oso aukera gutxi izan baitziren. Horrelakoetan, jaurtiketak izaten dira nagusi, eta atzo kanpotarrak askoz ere hobeto aritu ziren, lortutako puntu guztiak ostikoen bidez etorri baitziren. Sei zigor-kolpe eta drop bat egin zituzten, eta euskaldunek ezin izan zieten horri aurre egin, Yachvili ez baitabil aurreko urteetan bezain fin.

Amaieran porrota, eta argi ibili behar dutela garbi geratu da, amaieran ezusteren bat izan nahi ez badute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La Policía Municipal interviene en los actos de Olentzero
Euskal Herria
El PSE reconoce que el momento político es «complicado»
Ekonomia
2006 deja ya 126 trabajadores fallecidos en Euskal Herria
Kirolak
Carbón para Bruesa y liderato para el Baskonia
Mundua
EEUU logra sanciones contra Irán del Consejo de Seguridad de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss