GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-01-05
Xabier Silveira - Bertsolaria
Orain negar?

Ez naiz luzaroan irribarreari ihesi ibiliko negarra gurtuz xuri-beltzeko lauki hontan. Ez dut ekidingo algara etorkizunik laburrenean apenas inork duenean negarrarekiko konpromiso irmorik. Ez nau aspaldian ezerk harritu, aspaldi ez nauela ezerk tristetzen. Belarrientzat dira eztandak kaltegarrien gorrotoaren lubakien alde hontan itxaropenak mespretxuz begiratzen digun orenetan.

Badirudi inork ez zekiela zer gertatuko zen hozkailua zabalik uztean. Orain egin aproba usteldutako haragia jaten, ea gustatzen zaizuen. Gainerakoan putreak zain izango dira atarian ziurrenik, martxo-apiril aldeko gorpuen zuku likitsenei zapore berriak asmatzeko prest. Ezker zibila bozka bila dabil, Guardia Civila poztu dadila.

Heriotza luxu bat denean ez dago bestelako beharrik. Sabin Etxean galdetu ea beherapenak noiz iristen diren, han badakite hileroko azken aurreko egunetan direna. Han badakite errua norena den. Josu Jon Imaz jaunaren patuak idatz dezala iragan berri den abiadura handiko tren honen azken geltokia zergatik ez den Euskal Herrian eraiki. Balzak asko lagundu du, eskuzabal jokatuz.

Futbolaren aroa heldu da. Ea nork gol gehiago sartu hurrengo laurogeita hamar...

Urteetan ez bada, konforme. Orain bai, eseri lasai harmailetan, hartu ogitartekoa esku artean eta ea zein den gaiztoena. Ibarretxe epailea jokoz kanpo ikusten baduzu, egin barre gogoz eta jarraitu lasai bokadilloari hautsikika. Hau ez doa zurekin, zu zurera!

Mila bederatziehun da lehenengo urtean, maiatzaren hamalaugarren egunean, Orioko herriko barraren aurrean, bakea agertu zan beatzik aldean. Lasai, agertuko da berriz beste noizbait, beste nonbait, lasai.

Ez dira broma garaiak, egia da. Inaki de Juana hilzorian eta bahiturik daukate eta Txuriak bide berdintsuari ekin diola dirudi. Ez dira izango prezisamente erreztasunak hemendik aurrera izango dituztenak kartzela zikin horietan pilatzen diren eusko gudariek. Guk beraiekin egon behar dugu. Beraiek dira gure prozesua gaur den egunean. Jarrai dezagun gure herria eraikitzen eta etorriko da etorri behar duena etorri behar duenean. Ezta? -


Xabier Silveira - Bertsolaria - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss