2007-01-05
Lan istripuen inertzia arriskutsua
Igaro berri den urteak balantze ikaragarri negatiboa utzi du lan istripuei dagokienez. Balantze tragikoa. Datu ofizialek zenbaki handiak agertzen dituzte, baina datu errealek handiagoak zenbatzen dituzte, langile autonomoak eta istripua gertatu eta zenbait egun geroago hildakoak ere biltzen dituzte-eta. Euskal Herrian izandako 127 hildakoek kezkatzeko moduko kopurua osatzen dute; Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, datu ofizialen arabera izandako 120.000 istripuak horien erdiek baino gehiagok langileari gaixo-agiria ematea ekarri zuten lanpostuetako arrisku handiaren erakusgarri dira. Eta urte berriak ez du eten joan den urteko inertzia tamalgarria. Atzo eraikuntzako bi langile hil ziren Corellan in itinere auto istripuan; herenegun, berriz, kamioilari nafar bat Asturiasen. Urte berria joan den urteko estatistika beltzari eutsita hasi da.>>>
Aurreko editorialak
2007-01-04
- Hay un conflicto que requiere solución
2007-01-03
- Todo menos asumir responsabilidades
|