GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-05
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Auzitegi Goren espainolak «Jarrai-Haika-Segi auzi»aren inguruan kaleratuko duen erabaki judizialaren bidez «herri honen etorkizuna, hau da gaur egungo gazteria, zanpatu» nahi dutela ohartarazi zuten auzi horretan epaitutako gazteek. Horrekin batera, erabaki juridiko hori plazaratu aurretik egingo dituzten ekimenen berri eman zuten. Horien artean nabarmenena «herri honetako ordezkari» diren alderdi politikoekin zabalduko duten elkarrizketa fasea.

BILBO

Urtarrilaren 18a baino lehen Auzitegi Goren espainolak plazaratuko duen ebazpena dela-eta, «Jarrai-Haika-Segi auzian» epaitu dituzten gazteek euren irakurketa politikoaren eta egingo dituzten ekintzen berri eman zuten atzo, Bilbon.

Hamahiru gaztek «Segi borrokan, segi antolakuntzan» zioten elastiko gorriak zeramatzaten soinean, eta ebazpen juridiko horri buruzko iritzia hainbat puntutan eman zuten. Guztien izenean, Ibon Meńikak egin zituen bozeramaile lanak, eta honako hau adierazi zuen: «Auzitegi Gorenak aurki kaleratuko duen ebazpen juridikoaren bitartez, Auzitegi Nazionalak egin ezin duen kobertura juridikoa ezarri nahi du helburu argi batekin: orain arteko gazte antolakuntza eta borroka, eta are larriagoa dena, herri honetako gaurko eta biharko gazte antolakuntza eta borroka, kolpatu eta zigortu». Gainera, honako hau ere esan zuen: «Ebazpen honek Euskal Herriaren aldeko apustua egiten dugun guztiontzat berebiziko garrantzia du; batez ere, herri honen etorkizuna den gaur egungo euskal gazteria zanpatzea bilatzen duelako».

«Segiri babes politiko osoa»

Horrekin batera, Meńikak adierazi zuen «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren inguruan Auzitegi Gorenak kaleratuko duen erabakia, gazteak kolpatzeaz gain, argiki beste «sumario erraldoietarako aurrekari» izango dela, eta bertan dauden antolakunde, eragile eta komunikabideak zuzenean epaituko eta zigortuko dituzte. Ibon Meńikak aipatu zuen: «Egun, zalantzarik gabe, Segi errealitate nazional bat da. Ilegalizazio eta oztopo guztiak gainditu ditu, eta Euskal Herri osoan hedatu da. Magalean milaka gazte aktibatzen dituen eragilea da». Gainera, auzi horretan epaitu zituzten gazteek «Segiri babes politiko osoa» adierazi zioten. Horretaz gain, independentziaren eta sozialismoaren proiektu politikoa gauzatzeko gazte gisa antolatzeak eta borrokatzeak zilegitasun osoa duela adierazi zuen. Meńikak aipatu zuenez, «inongo ebazpen juridiko-politikorik ez du eskubiderik» hura garatzea zapaltzeko.

Egoera horri aurre egiteko, «Jarrai-Haika-Segi auzian» epaitu dituzten gazteek adierazi zuten: «Euskal Herriko alderdi politikoekin elkarrizketa dinamika bat zabaldu nahi dugu irakurketa konpartitua egin eta dagokion erantzuna emateko beharrezkoak diren urratsak definitzeko». Horrekin batera, bihar Anoetako Belodromoan egingo den ekitaldira joateko deia egin zieten herritarrei.



Jurisprudentzia ezar dezakeen ebazpena
B.Z

BILBO

2005ean hasi zen «Jarrai-Haika-Segi» deitzen dioten kasuaren epaiketa. Orduan, gazte asko kasik hiru eta lau urterako «behin-behinean» kartzelan sartu zituzten. Epaiketak une hunkigarriak utzi zituen hasieran eta bukaeran, baina soka luzea urte horretako ekainean plazaratu zuten epaiak ekarri zuen. Gazte gehienei bi eta hiru urteko zigorrak jarri zizkieten, eta Segi erakunde «legez kontrako- tzat» jo zuen Auzitegi Nazional espainolak.

Ondoren etorri dira Fiskaltzaren eta AVTren errekurtsoak, baita defentsarenak ere. Lehen biek «terrorismo» delitua leporatu nahi diete gazteei, eta Segi erakun- de «terrorista» izendatzeko eskatzen dute. Horrek, gutxienez jota, zortzi urteko kartzela zigorrak ekarriko lituzke, eta, oro har, ondoren etorriko diren auzi erraldoien gainean ere jurisprudentzia ezarriko luke Auzitegi Goren espainolaren ebazpenak.

Beraz, hilaren 18a baino lehen aditzera eman dezaketen ebazpena, Ibon Meńikak esan bezala, ez da soilik 24 gazteren kontrako epaiketa, baizik eta «Euskal Herriaren aldeko hautua egiten dutenen kontrako epaiketa».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss