GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-05
«Errauste-plantaren kokapena ez da legezkoa»
Zubieta Lantzen, Lasarte-Oria Bizirik eta Usurbil Bizirik plataformek politikarien jarrera salatu dute, herritarrei bizkarra emanez errausteko planta inposatu nahi dutelako. Haien esanetan, gainera, zehaztu berri duten kokapenak ez du legeria betetzen. Alternatibak landu daitezela eskatzeko manifestazioa egingo dute hilaren 14an, Usurbilen.

ZUBIETA

«Berdin zaie kokapen berri horrek ere egun dagoen legeria ez betetzea eta herriguneetatik kilometro bat baino gertuago jartzea, edo, esate baterako, Landaberri ikastolatik, Zubietako lanbide eskolatik edo Zubietako eskola txikitik 800-900 metrora jartzea», adierazi zuten Zubieta Lantzen, Usurbil Bizirik eta Lasarte-Oria Bizirik plataformetako kideek, iragan astean Donostiako Udalak proposatutako kokapen berriaren gainean duten iritzia azaltzeko egindako agerraldian.

Haien esanetan, politikariek herritarrei bizkarra emanez jarraitzen dute, herritarren mobilizazioak aintzat hartu gabe: «Guztien gainetik erraustegia jarri nahi dute, kosta ahala kosta, diru asko baitago jokoan, gutxi batzuen patriketara sartzeko». Alde horretatik, irizpide politikoak nagusitu dira, haien iritziz, Zubietan errausteko planta jartzea erabakitzerakoan. «Zubietan bost edo sei kokagune asmatu dituzte, nahiz eta benetan esparru bakar bat izan. Ondoren, indar mediatikoei esker, Usurbilen kokatu balute bezala saldu nahian dabiltza», salatu zuten.

Kontua ez da kokalekua

Plataformetako ordezkariek azaldutakoaren arabera, ordea, errauste-planta Lasarte-Oriara edo Usurbilera begira jartzeak ez du ezer aldatzen «horrelako industria kutsagarri batek gutxienez 20 kilometrotan izango bailuke eragin nabarmena, eta beste 20 kilometro gehiagotan eragin txikiagoa». Alde horretatik, politikariek distantziaren harira oreka bilatu dutela esanez egindako hitzak kritikatu zituzten. «Hauen oreka Lasarte-Oriako, Zubietako eta Usurbilgo ia 25.000 biztanle 2.000 metroko eremu batean sartzea izan da, legeria hankapean utzita», salatu zuten.

Odon Elortzak etikoa denaren eta ez denaren gainean eginiko adierazpenak gogorarazi zituzten. «Duela bi hilabete, Odon Elortzarentzat ez zen etikoa legeria ez betetzea. Foru Aldundian nagusi diren alderdi politikoei, berriz, berdin zitzaien. Orduan, Elortza jaunak esan zuen ez zela etikoa erraustegia kartzela jarri nahi duten ondoan kokatzea, baina mendiaren beste aldean jarriz gero, 500 metro urrunduta, orduan etiko bihurtzen zen. Bi hilabete geroago, etika hori moldatu egin du, eta orain orekatua da hiru herri eta azpiegitura guztiak, kartzela barne, 2.000 metroko eremu baten barnean sartzea», kritikatu zuten.

Plataformako kideen esanetan, Udal eta Foru Aldundiko politikariek ez dute inondik ere hondakinen kudeaketan sakondu nahi, «hala eginez gero nabarmen ikusten baita errausketa ez dela ezinbestekoa». Alde horretatik, beste behin alternatibak badirela gogorarazi zuten, eta horretarako, jendearen parte-hartzea ezinbestekotzat jo zuten, nork bere etxean zaborren kopurua gutxitu eta sailkatzeko. «Udalak, berriz, legez behartuak daude biztanleek bereizitako zabor hori gaika biltzera. Hori da abiapuntua eta erraustegia jarri nahi dutenek hartu nahi ez duten erabakia», salatu zuten.

Agerraldian, era berean, hilaren 14an Usurbilen egingo duten manifestaziorako deia egin zuten. Eguerdiko hamabietan abiatuko da Usurbildik, baina aurretik, hainbat multzo abiatuko dira Lasarte-Oriatik, Zubietatik, Usurbilgo Santuenetik, Donostiako Ibaetatik, Ańorgatik eta Igeldotik.



Zabalgarbi ixteko eskatu du Greenpeacek

BILBO

Greenpeace talde ekologistak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zion Zabalgarbiko errauste-planta handitzeko edozein proiektu baztertzeko eta etorkizunean planta hori ixteko konpromisoa har dezala. Greenpeacek adierazi duenez, errauste-planta hori «porrot» bat da, proiektua bera garatzen hasi zutenetik «iluntasunak eta gardentasun ezak» inguratu baitu.

Talde ekologistak kaleratutako adierazpenean, ere berean, errauste-planta azken urtean hiru hilabetez geldirik egon dela jakinarazi du. Eta horrek, Greenpeaceren aburuz, hondakinak errausteak arazo teknikoak eta ingurumenekoak ekartzen dituela erakusten du. «Errausketa jasanezinenzko teknologia da, erasokorra ingurumenerako, errekurtso naturalen gestiorako eta giza osasunerako. Horregatik, uste dugu hondakinak kudeatzeko errausketa planteatzen duen edozein aukera gelditu beharra dagoela».

Taldeak Bizkaiko Foru Aldundiari «zero hondakinean» oinarritzen den eredu bat proposatzen dio, eta zakarretan egoten diren material guztiak berreskuratzean oinarritzen da.



«Dena kea da; ez du inolako oinarri juridikorik Udalaren erabakiak»
M.E

ZUBIETA

Zubietako Herri Batzarreko lehendakariak, Imanol Azpirotzek, Donostiako Gobernu batzordeak hartutako erabakia «kea» baino ez dela eta oinarri juridikorik ez duela adierazi zuen. Izan ere, haren esanetan, gisa horretako erabaki batek aurrez planteamentua behar du, eta «dena egiteko dago». Herri Batzarreko lehendakariak esan zuenez, botereak desbideratzen ari dira, ondoren egingo diren azterketa guztiak baldintzatzeko. Hori dela-eta, Azpirotzek adierazi zuen Herri Batzarrak ez duela baztertzen epaitegietara jotzea «diputazio eta udaletan agintean daudenen kontra».

Hori ez da izango, baina, Herri Batzarrak hartuko duen neurri bakarra; izan ere, jakinarazi zuenez, dagoeneko Urola Erdiko Mankomunitateak eta Foru Aldundiak konpost planta bat bultzatzeko sinatutako hitzarmenaren aurka errekurtso bat jarri dute proiektuak daraman martxarekin ados ez daudelako, «azken helburua erraustegia bultzatzea baita». «Ez gaude ados, gainera, diru-laguntzak banatzeko moduarekin. 2.100 milioi prest daude konpost planta bat abian jartzeko Lapatxen (Azpeitian). Aldean, orain bi urte Zubietako Herri Batzarrak egitasmo bat aurkeztu zuen mankomunitatean, eta ez digute martxan jantzen utzi», azaldu zuen. Orain dela hilabete beste plangintza bat aurkeztu zutela gogorarazi zuen, eta oraindik ere ezer zehatzik esan ez dietela jakinarazi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss