GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-05
- Frantziako Kopa
Aviron Baionakoak lau jokalari fitxatu ditu

BAIONA

Aste mugitua izaten ari da Avirongo zuzendarientzat. Batetik, Lyonen aurkako partida prestatu behar dute ahalik eta hobekiena; eta, bestetik, neguko merkatuan jokalariak ekarri nahi izan dituzte.

Avironek atzo ezkero, lau jokalari berri ditu, eta normal entrenatzen ari dira. Laurak igandeko partidan izango dira, Alain Pochat entrenatzaileak horrela nahi badu.

Atzelari bat, bi erdilari eta aurrelari bat fitxatu dituzte zuri-urdinek, taldea indartzeko asmoarekin. Alvera da etorri den atzelaria. Iazko denboraldira bitarte Genetsen aritu zen, baina kontratua amaitu ostean, ez zuen berritu angeluarrekin, eta talderik gabe zegoen. Erdilariak, berriz, Mahia eta Elouardy dira. Biak Pauetik datoz. Aurrelaria, berriz, Labarde da. Iaz Pauen aritu zen, baina kontratua amaitu, eta talderik gabe geratu zen. Akizen aritu da jokatzen, Akitaniako Ligan, sasoiari eutsi ahal izateko.

Modu horretan, taldea itxitzat eman dute lapurtarrek. Fitxatze horiek garrantzitsuak izango dira. Alvera Philippe Lalaneren lekua betetzera dator. Atzelari baionarra min hartuta dago, eta ezin izango du aurten gehiago jokatu. Bi erdilariek aurreratuta ere jokatzen dute, eta hor hutsune batzuk bazituztenez gero, horiek beteko dituzte.Labarde, berriz, aurreko aldea indartzera dator, hor nahiko kamuts baitzebiltzan zuri-urdinak.

Etziko partidan lau horietatik inork hasieratik jokatzea zaila izango da. Alvera izan daiteke aukera izan dezakeena, baina azkartxo izan daiteke oraindik.

Kolpatuta daudenen artean, El Hajjam eta Balde erabat osatu dira, eta biak izango dira, Pochatek horrela nahi badu behintzat, Lyonen aurkako hamaikakoan. Bi jokalari horiek garrantzitsuak dira, eta beharrezkoak ditu talde zuri-urdinak.

Marc Estraderen parte-hartzea, berriz, oraindik argitzeko dago. Atzelari hendaiarra ez da erabat osatu, eta egunero entrenatzen aritu arren, oraindik ezin da gainerakoen erritmoan aritu. Horrek zalantzak pizten ditu. Jokalaria osatuko ez balitz, orduan Alverak talde berriarekin lehen minutuak jokatzeko aukerak izango lituzke.

Sarrerak salduta

Igandean Aviron eta Lyon zuzenean ikusteko asmoa badu oraindik norbaitek, eta sarrerarik ez badu erosi, telebistatik ikusi beharko du, Eurosport kate frantsesak emango baitu zuzenean.

Izan ere, sarrerak bukatuta daude. Saltzen jartzerako ia gehienak salduta zeuden, eta atzo eguerdian amaitu ziren. 14.000 sarrera jarri dituzte salgai, baina denek jabea dute. 30.000 lagun sartzen diren zelai batean jokatuko balute ere, sarrerak bukatuko liratekeela nabarmendu zuten Avirongo zuzendaritzako kideek. Hala ere, Jean Dauguerrera joan ezin dutenek telebista dute, eta gaitzerdi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss