- Idi-probak
Letearen uztarria izan da onena Deban
DONOSTIA
Debako idi-probak azkeneko txanpan sartuko dira gaur, astelehenean amaituko baitira. Orain arte hiru saio jokatu dira, eta Letearen uztarriak egin du markarik onena 43 plazarekin.Gaur, 22.00etan, Izetaren, Garroren eta Zerainen idiak neurtuko dira. Bihar, 17.00etan eta 22.00etan hasita, Illarretaren, Artolaren, Anitxuren, Subinasen eta Telleriaren bi uztarri lehiatuko dira. Etziko saioak ere bi ekinaldi izango ditu, eta orduan ere 17.00etan eta 22.00etan abiatuko dira probak, eta bertan izango dira Telleriaren, Lopategiren, Olidenen, Ixamaren, Frantxillaren eta Amalurren uztarriak. Azkeneko saioa, berriz, astelehenean jokatuko dute 21.00etan, Iketzaren, Illarretaren, Uzkudunen eta Txausonen idiekin. Bestalde, Munitibarren amaitu berri diren zaldi-mando
probak Urkiagaren abereak eraman ditu, amaieran 56 untze egin baititu. Izusko
Urrutia aurretik eta Txutxi Larrazabal atzetik izan zituen itzain. Canonen
aberea sailkatu zen bigarren, eta irabazleak zazpi untzeko aldea kendu
zion.
Asto-probetan, berriz, Mendatan hasiko dira bihar bertan, 18.00etan. Maioraren, Erleagaren, Kobaren eta Legarraren astoak izango dira aurrez aurre. Etzi, ordu berean hasita, Kostiolaren, Legarraren, Aixerdiren eta Ametsagaren astoak izango dira. Gero, atseden hartuko dute, eta urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean jarraituko dute lehian.
|