GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-05
- Material aukeraketa Bergaran
Chafee eta Leitza prest dira Binakako Txapelketan lehen partida jokatzeko
·Irurtzundarrak eta lemoarrak bigarren mailako finala jokatu zuten 2004ko martxoan

DONOSTIA

Bi aurrelariek erakarri zuten komunikabideen arreta atzo Bergarako Udal Pilotalekuan egindako pilota aukeraketan. Chafeek, alde batetik, eta Leitzak, bestetik, lehen aldiz hartuko dute parte lehen mailako Binakako Txapelketan eta, beraz, oso hitzordu garrantzitsua izango da bientzat datorren larunbatekoa. Alde nabarmen bat dago, ordea, bien artean: Iñigo Leitzak titular postua du eta Ismael Chafeek, berriz, Xala osatu arte jokatuko du.

Irurtzungo aurrelari beltzarana gustura azaldu zen enpresak emandako aukerarekin eta jokatzeko irrikaz omen da jada. «Larunbata iristeko gogoz nabil. Txapelketan egon ahal izatea polita da eta lehenbailehen hasi nahi dut jokatzen», adierazi zuen Aspeko pilotariak.

Dohainak bai, baina...

Aukera on hau berandu samar iritsi zaio Chafeeri, 28 urterekin eta profesionaletan dagoeneko zazpi urte eta erdi bete dituenean. Bikoteka jokatzeko dohainak badituela, ordea, jakina da. 1998an DVTxapelketa irabazi zuen afizionatu mailan Jaiorekin bikotea osatuta eta orain hiru urte, esaterako, bigarren mailako Binakakoa irabazi zuen Laskurainekin batera ­txapelketa hasi aurretik zeresana eman duen beste bat­.

Gainera, 2004ko martxoaren 6an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako final hartan, Ismael Chafeek Iñigo Leitza menderatu zuen hain zuzen ere ­Medina mexikarrarekin jokatu zuen­. Beste kontu interesgarri bat larunbateko partidari gatza eta piperra emateko.

«Partida gogorra»

Larunbatekoaz galdetuta, irurtzundarrak oso argi du neurketa ikaragarri gogor horietakoa izango dela. «Ikusiko dugu, baina ziur nago partida oso gogorra izango dela. Leitza eta Zearra asko jotzen duten pilotariak dira eta, batez ere, oso akats gutxi egiten dituztenak. Horregatik uste dut norgehiagoka oso gogorra izango dela», esan zuen aurrelari nafarrak.

Alde horretatik, bi atzelariek ere zer ikusia izango dute. Chafeek Eulaterekin jokatuko du eta Leitzak Zearrarekin, iaz finala jokatu zuten bi atzelariekin, hain justu. Bata zein bestea maila onean dabiltza, baina neurketa asko luzatzen bada baliteke partida hortik apurtzea.

Pilotei dagokienez, azkenik, Chafeek eta Eulatek 104,2, 104,4 eta 104,6 gramoko hiru larru hobetsi zituzten; Leitzak eta Zearrak, berriz, 103,6, 105,4 eta 105,8 gramoko beste hiru. «Jokatzeko moduko pilotak dira, nahiz eta nik normalean lehen partidak jokatu izan ditudan, eta materiala zertxobait aldatzen da horrelako hitzorduetan», esan zuen Chafeek.

El Parejas 2007 se estrena hoy en el Beotibar

Olaizola I-Beloki y Gonzalez-Pascual serán los encargados de abrir el fuego en un festival que comenzará a las 16.30. El primer partido de la liguilla de octavos promete enormes pelotazos al enfrentarse dos de los zagueros con mayor «látigo» del cuadro profesional. Asier Olaizola añadirá más leña todavía, mientras que Sebastien Gonzalez debería ser el encargado de dar las pinceladas de color en los cuadros alegres. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss