GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-05
- Kopa
«Gero eta beldurgarriagoak gara», dio Jon Txakartegik Kopako atarikoan
·UB Bartzelonaren aurka ligan geratu zitzaien «arantza atera» nahi dutela aitortu zuen

HONDARRIBIA

Denboraldia hasterakoan zenbait helburu ezarri zituen Hondarribia-Irunek. Horietako bat Kopari zegokion. Alde batetik, lehenengo zortzien artean sartzea zen helburua eta ahal izanez gero, seriko buru gisa.

Hala, erdiestea lortu eta gero, itxaropentsu azaldu zen Jon Txakartegi, hondarribiarren entrenatzailea. «Taldea ezarritako helburu horiek betetzen ari dela eta hobetzen ari dela ikusteak lasaitu egiten du norbera. Duda-mudatan hasi ginen, baina orain gero eta “beldurgarriagoak” gara, are gehiago serieko buru izatea lortu dugula ikusita».

Dena den, gutxienez finalerdietara iristeko xedea dutela, aurkari gogorra izango dute gipuzkoarrek gaur 18.00etatik aurrera: UB Bartzelona. «Guri egokitu zaigun taldea, gutaz gain UB Bartzelona edo Ros Casares ere badaude, Perfumerias Avenidari egokitu zaiona baino askoz gogorragoa da, bai. Hala ere, onartu egin behar da. UB Bartzelonari buruz esan behar da gu bezain gaizki hasi zirela ligan eta horren ondorioz azken orduan sailkatu zirela Kopara eta, gainera, inork ere nahi ez zuen etsaia zirela», azaldu zuen Txakartegik Andaluziara joan bezperan.

«Bartzelonakoek jokalari berri asko ekarri dituzte eta denboraldi-aurre arraroa izan dute, Munduko Txapelketa zela-eta ia inor gabe geratu zirelako. Ezegonkor samar azaldu dira, baina talentu handia dutelako daude Kopan», adierazi zuen entrenatzaile gipuzkoarrak.

«Kontuz ibili behar da Bartzelonakoen erritmoan ez jokatzeko. Ondo ekiten badiogu partidari, asko izango dugu iraba- zita, markagailuan atzetik joatea asko kostatzen baitzaio UB Bartzelonari. Bestalde, ligan euren aurka galdu genuen partidako arantza kendu nahi dugu. Hobeak izan ginen eta azkenean galdu egin genuen», esan zuen teknikariak herenegun.

Partida bakarrera

Kopa gaurtik igandera bitartean jokatuko dute eta partida bakoitza hil edo bizikoa izango da. «Ezin dugu pentsatu finalerdietan Ros Casares izango dugunik aurkari, final-laurdenetan galduz gero, alferrik litzatekeelako», azaldu zuen Txakartegik.

Dena dela, Ros Casaresi buruzko iruzkina ere egin zuen gipuzkoarrak. «Kalitate handia dute, baina ahulguneak ere berdin dauzkate. Ongi jokatu behar da Rosi irabazteko, baina posible da. Batez ere oreka gorde behar da beraien aurkako partidan, defentsan lan eginarazi behar zaie min emateko», azaldu zuen.

Aldiz, egungo Kopa txapeldun Perfumerías Avenidari dagokionez zenbait zalantza azaldu zituen. «Beren aldea errazagoa da eta ziurrenik finalean izango dira, baina kontu handiz ibili behar dute lehenengo unetik Rivas Futuraren aurka. Avenidak irabazteko gutxi dauka eta galtzeko asko».



Partidak egunez egun
A.G.

DONOSTIA

Xerezen, Chapin kiroldegian, gaur bertan hasi eta igandera arte, zazpi Kopa partida jokatuko dituzte. Ros Casares eta Extrugasak ekingo diote 12.00etatik aurrera. Irabazleak Hondarribia-Irun eta UB Bartzelonaren arteko garailearen aurka jokatuko du bihar 18.00etan. Bestalde, gaur, 16.00etan hasita, Perfumerias Avenida txapeldunak eta Rivas Futurak jokatuko dute eta 20.00etan Arranz Jopisak PDV Santa Eulaliaren aurka itxiko ditu final-laurdenak. Bigarren finalerdia bihar 20.00etan jokatuko dute. Finala, berriz, igandean izango da 17.30ean eta Estatu espainoleko telebista publikoak emitituko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss