GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-05
Barajaseko atentatuaren ondorengo erreakzioak
Prozesu politikoa «praktikoki ia hilda» dago EAren aburuz
·Jarrera aldatu ezean, Batasunarekin ezin dela «normal» aritu adierazi du Azkarragak

Euskal Herriko prozesu politikoa «praktikoki hilda» dago Eusko Alkartasunaren irudiko, eta hemendik aurrera Batasunarekin «normal» aritzea ezinezkoa da. Barajaseko atentatua gaitzesteko deia egin zion Batasunari, osterantzean «sinesgarritasun guztia» galduko duelakoan.

GASTEIZ

Eusko Alkartasuneko ordezkari eta Lakuako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu Joseba Azkarragaren esanetan, «praktikoki ia hilda» dago prozesu politikoa, joan den larunbatean Barajaseko aireportuan izandako leherketarengatik. Alde horretatik, nahiz eta elkarrizketaren bideari eutsi beharra dagoela nabarmendu, Batasunarekin harremanak «nor- mal» edukitzea orain ezinezkoa dela adierazi zuen. Horrez gainera, «erabat argi» Madrilgo atentatua gaitzesteko eskatu zion, bestenaz, indar independentistaren «sinesgarritasuna» kinka larrian egongo delako.

«Batasunak erabateko argitasunarekin esan behar du dinamitak ez duela ezer ikustekorik politikarekin», adierazi zion atzo Lakuako sailburuak indar abertzaleari. Bestenaz, Anoetako proposamena «itxurakeria» dela «frogatuko» den ustea baitu, eta horregaitik joan den larunbatean Madrilgo aireportuan izandako leherketa gaitzesteko deia egin zion.

Gainera, orain artean landu den elkarrizketa bera edota «elkarrizketa horren jarraipena» planteatzea «oso zaila» dela aitortu arren, Joseba Azkarragak esan zuen: «Horrek ez du esan nahi gure herrian dagoen biolentziaren arazoari irtenbidea emateko metodologia gisa elkarrizketaren bideari uko egin behar diogula».

Guztien «etxeko lanak»

«Herri honen bakegintzarako prozesuan funtsezko elementu gisa eta aukera politiko bezala duten sinesgarritasuna du jokoan Batasunak», esan zuen. Gasteizko Gobernuko sailburuaren esanetan, ezin baitu «isiltasunean gordelekua bilatu».

Hori esanda, Azkarragak argi azaldu zuen «egoera berri» honetan ere «iraganeko errezetek» ez dutela inongo baliorik, eta, hala, «abertzaletasunaren aurka ekiteko Terrorismoaren aurkako Ituna» ere ez duela begi onez ikusiko esan zuen. Gainera, nahiz eta «erru» guztia ETAri egotzi, Azkarragaren esanetan, horrek ez du esan nahi gainerako guztiek etxeko lanak ongi egin dituztenik.



EAJk ez du argitu Batasunarekin bilduko den
GARA

BILBO

EAJren Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaile Ińigo Urkulluk ez zuen atzo argitu nahi izan ea jeltzaleek herenegun Batasunak jakinarazi zuen harreman dinamika berrian parte hartuko duten. Kazetariek egindako galdera erantzuteari uko egin zion, eta horretarako «unea ez dela» argudiatu zuen.

Sabin Etxearen aurrean atzo 12.00etan EAJko buruzagiek egindako elkarretaratzean hartu zuen parte Ińigo Urkulluk; hain zuzen ere, Barajaseko leherketa gaitzesteko eta Carlos Alonso Palate ekuadortarraren «hilketa» salatzeko asmoz.

Euskal Herria ahoan

«Ez dago justifikaziorik indarkeria erabiltzeko, eta ez dago inolako justifikaziorik indarkeria helburu politikoekin erabiltzeko; batez ere, gizarteko kide bat anputatzeko izan denean», salatu zuen EBBko bozeramaileak, eta zendutako ekuadortarra aipatu zuen.

Alde horretatik, Urkulluk adierazi zuen: «Inor ez dadila ausartu Euskal Herriaren izena erabiltzera eta inor ez dadila ausartu elkarrizketaren bidetik konpondu nahi ez diren daitezkeen gatazka politikoak erabiltzera, horrelako ekintza higuingarri bat justifikatzeko».

Azken hiru urte eta erdian inolako heriotzarik ez dela izan, eta beste «hilketa» bat salatzeko elkarretaratzea egitea «zoritxarrekoa» dela azaldu zuen, EAJren izenean Carlos Alonso Palateren sendiari doluminak eman ostean.

«Behingoagatik, erreferentzia moralen eta etikoen gabezia dela-eta zentzugabekerian daudenek jakin behar dute euskal gizarteak, oinarri etikoen eta moralen premisetatik, gizarteko parte den edonor ez hiltzeko eta modu normalizatuan elkarrekin bizitzeko premia duela», azaldu zuen Urkulluk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss