GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-05
Epaileak Estatu espainoletik ateratzea debekatu dio Arnaldo Otegiri

MADRIL

Auzitegi Nazional espainoleko epaile Ismael Morenok ukatu egin dio Arnaldo Otegiri hilaren 12 eta 14 artean Estatu espainoletik ateratzeko eginiko eskaria. Batasuneko mahaikideak, aipatutako egun horietan, Berlinera joateko asmoa zuen, Rosa Luxemburgo Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko. Bere erabakia argudiatzeko, Ismael Morenok azaldu du litekeena dela Otegi auzitegi berezira deitzea abenduaren 30ean, Barajaseko atentatuaren ostean, Donostian eman zuen prentsaurrekoaren harira.

Atzo jakinarazitako erabakiak Carlos Bautista fiskalaren eskaerari erantzuten dio. Izan ere, horren arabera, «ezinbestekoa da» buruzagi independentista Estatu espainolean egotea ­gaur egun baldintzapeko askatasunean dago­, «Auzitegi Nazionaleko egoitza honetara edozein mementotan agertzeko prest».

Polizia espainola eta Guardia Zibila txosten bana osatzen ari dira joan den larunbateko agerraldiaren gai- nean, Otegik «desobedientzia» delitua egin zuelakoan. Zehazki, Fernando Grande-Marlaskak iazko urtarrilaren 17an ebatzitako Batasunaren ekinbideen etetean du oinarri jardunbide judizial berri horrek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss