Angeluko postariekin bat egiteko, elkartasun greba
ANGELU
Angeluko bere lankideei elkartasuna adierazteko, Pirinio Atlantikoetako posta bulegoetako paketeen banaketa zerbitzuetan larunbaterako grebara deitu dute sindikatuek. An- gelun greban daude abenduaren 21az geroztik zerbitzua berregituratzeko hartutako neurriekin ados ez daudelako.
CGC, CFDT, CGT, FO eta Sud sindikatuek deituta ekin zioten grebari banaketarako itzuliak, astean, seitik bostera jaitsi nahi dizkietelako. La Posteko zuzendaritzak planteatutakoa Lan Kodearen araudiarekin bat ez zetorrela-eta, Lan Ikuskaritzara jo zuten eta han beren usteak berretsi zizkieten langileei.
Gabonetako tartean paketeak ugaritu egin dira eta La Postek presazko zerbitzu bat jarri zuen arren, sindikatuen esanetan, paketeen %10 soilik banatu dituzte eta zenbaitetan ia 5.000 pakete metatu dira.
Langileek salatu dute negoziazioak blokeatuta egon direla denboraldi horretan. Asteartean izan zuten bileran ez zuten akordiorik lortu.
|