GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-06
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Auzitegi Nazional espainolak debekua ezarri dio gaur 17.30ean «Hitza eta erabakia askatasunez» lelopean, Donostiako Anoetako Belodromoan antolatua dagoen ekitaldi politikoari. Fiskaltzaren eskaerari men eginez, Ismael Moreno epaileak debekatu egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitutako ekitaldia; gainera, poliziei deia egin die ekitaldia egitea ekiditeko. Hala ere, egitasmoaren sustatzaileek bertaratzeko deia egin diete euskal herritarrei.

DONOSTIA

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur 17.30ean Donostiako Belodromoan antolatu duen ekitaldi politikoa debekatu du Auzitegi Nazional espainolak, Fiskaltzak ordu batzuk lehenago egindako debeku eskaerari men eginez. Gainera, Ismael Moreno epaileak Estatu espainoleko gorputz polizialei dei zehatza egin die espresuki ekitaldia egitea ekiditeko. Amnis- tiaren Aldeko Mugimenduak, aldiz, Belodromoko ateetara bertaratzeko deia egin dio «prozesu demokratiko baten alde dagoen herritar orori».

«Hitza eta erabakia askatasunez» lelopean orain hilabete Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkari Joseba Agudok eta Itziar Galardik egin zuten deialdia, atzo arratsaldean debekatu zuen Ismael Moreno epaile espainolak. Herenegun, jada, Carlos Miguel Bautista Auzitegi Nazionaleko fiskalak ekitaldiaren gaineko polizi txostenak eskatu zituen eta atzo arratsaldean berau debekatzeko galdegin zion epaileari. Horrek azkenean,gaur, 17.30ean Donostiako Anoetako Belodromoan, deitua egoten jarraitzen duen ekitaldi politikoa debekatu zuen; izan ere, epailearen esanetan, ekitaldi hau Askatasunak antolatu baitu.

Auzitegi Nazionalak ezarritako debekuaren berri izan aurretik, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren izenean agerraldia eman zuen Joseba Agudo abokatuak, alboan egitasmoaren deitzaile diren Itziar Galardi eta Oskia Etxebarri, eta nazioartetik espresuki ekitaldian parte hartzera hurbildu diren dozenaka lagun zituela. Besteak beste, Venezuelatik, AEBetatik, Irlandatik, Kurdistandik, Eskoziatik, Italiatik, Kataluiniatik, Madrildik edota Galizatik bertaratu dira.

«Kalean bada ere», egingo dute

Gaurko ekitaldian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren xedea Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko, baldintza demokratikoetan oinarrituriko prozesu demokratiko ba- ten beharra nabarmentzeaz gain, proposamen baten bidez ekarpena mahaigaineratzea da.

Hori horrela, helburu hori berretsi zuen Joseba Agudok, bai atzo arratseko agerraldian zein debekuaren berri jakin ostean. «Gatazka bere oinarrietatik eta behin betiko konpontze bidean jartzeko ekarpena egiteko ekimena aurkeztu nahi dugu. Beraz, debekatua izan dena, konponbidean aurrera egiteko proposamen bat izan da. Ez dugu ulertzen eta ez dugu onartzen», gaineratu zuen Agudok.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidearen esanetan, «ardura politikoagatik» eta herritarren gehiengoak prozesu demokratiko bat nahi duena-ren ustea oinarri harturik, 17.30erako deitua dagoen hitzordura bertaratzeko deia egin zien euskal herritarrei. Hori bai, «Belodromora sartzen uzten ez badigute, ez gara sartuko, noski», argitu zuen. Hala ere, «kalean bada ere» konponbide demokratiko baterako «oinarriak eta bideak» aldarrikatuko dituztela berretsi zuen.

Batasunak, Belodromoko ekitaldiaren gainean ezarritako debekuaren berri jakin bezain laster, gogor salatu zuen agindua eta «erabaki oso larria» dela nabarmendu zuen.

«Beste behin ere, PSOEren gidoipeko eta zuzendaritzapeko antzerki judizialak oinarrizko eskubide bat zanpatu du», salatu zuen indar abertzaleak. Izan ere, bere aburuz, PSOEk bestelako norabide batean eman ditzake aurrerapausoak, baina «baldintzatze eta ahultze estrategian sakontzea erabaki du», Batasunaren ustez.

Horrelako ekinbideak, indar abertzalearen ustez, «herri honi irtenbidea ukatzen jarraitzen duen Gobernu eta epailetza baten ispilu dira», eta «salbuespenezko neurri guztiak» desagertzeko exijitu zuen.



La delegación internacional se muestra preocupada por situación en Euskal Herria
G.M.

DONOSTIA

Con objeto expreso de participar en el acto político convocado por el movimiento pro amnistía, una amplia delegación internacional se encuentra durante estos días en Euskal Herria.

La delegación está compuesta por personas procedentes de Kurdistán, Bélgica, Cerdeña, Venezuela, Estados Unidos, Irlanda, Italia, Escocia, Galiza o los Països Catalans, entre otros. En nombre de todos ellos, el periodista italiano Marco Santopadre tomó la palabra en la comparecencia de ayer tarde para dar cuenta de su «preocupación» sobre la situación política que vive el país.

«Queremos mostrar nuestra profunda preocupación por la situación del conflicto que vive Euskal Herria», señaló Santopadre dando lectura a un texto conjunto de la delegación. «Para la resolución de este conflicto es necesario que se dé un proceso; pero estamos hablando de un proceso que recoja las mínimas condiciones democráticas para todos los actores», continuó.

Respetar los derechos

Santopadre prosiguió señalando que las experiencias internacionales muestran hasta ahora que los intentos de solución «influenciados por presiones injustas, en las que alguna de las partes no toma parte en las condiciones de igualdad, no da resultados duraderos».

«Los estados implicados deben respetar a este pueblo y sus derechos», reclamó, además de comprometerse a trabajar en pos del respeto a Euskal Herria. A su vez, el periodista italiano afirmó que «el mensaje que se lance mañana [por hoy] en el Velódromo de Anoeta será escuchado también en los países de donde provenimos».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss