GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-06
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
·Ertzaintza hiru lagunen bila dabil, Arratzola auzoko aurkikuntzekin zerikusia dutelakoan

Ostegunean ia 100 kiloko lehergailua aurkitu zuten, eta atzo, betiere polizia-iturrien arabera, Ertzaintzak beste 80 bat kilo lehergai kausitu zituen Atxondoko Arratzola auzoan. Polizia autonomikoak herenegun Bilbon bi etxebizitza miatu zituen, eta orain hiru pertsonaren bila omen dabil.

ATXONDO

Ertzaintzak Atxondoko Arratzola auzoko inguruak txakurrekin arakatzen jarraitu zuen atzo. Miaketa horien ostean, Lakuako Barne Sailaren informazioaren arabera, beste 80 kilo lehergai topatu zituen. Herenegun 100 kiloko lehergailua aurkitu zuten lekutik gertu topatu zuten guztia eta abenduaren 23an Zornotzan agertutako zuloarekin lotzen dute iturri berberek. Izan ere, polizia-iturriek atzo aipatu zutenaren harira, bi guneek «elementu komun asko» dituzte.

Beraz, bi egunetan Arratzola auzoan agertutako material kantitatea 180 kilo ingurura ailegatzen da. Atzo, Polizia autonomikoak 60 kilo lehergai mota ezberdin zituen motxila bat, kloratita kilo erdi zuten bi poltsa eta lehergailuak fabrikatzeko gidaliburuak aurkitu zituzten aipatutako auzo horretan egindako miaketetan.

Ordu batzuk lehenago, aldiz, betiere Gasteizko Gobernuak emandako datuen arabera, lurrean zeuden bi zulo txiki topatu zituen Ertzaintzak. Horietako batean, plastikozko ontzi baten barruan amonala prestatzeko erabiltzen den 20 kilo nitrato amoniko kausatu zituzten. Horrekin batera, lehergarriak eta hutsik zeuden motxila batzuk omen zeuden.

Hiru pertsonaren bila

Ostegun iluntzean, Ertzaintzak Bilboko bi etxebizitza arakatu zituen, Abusun eta Alde Zaharrean. Biak ala biak, polizia- iturriek adierazitakoaren arabera, egun berean Atxondoko aparkalekuan topatutako Ro-ver markako autoaren jabearekin daude lotuta. Lakuako Gobernuko Barne Sailak eman- dako informazioaren harira, auto hori lehergailuak eramateko erabili zuten.

Autoa, antza, abenduaren 23tik zegoen Arratzola auzoko aparkalekuan eta horrek inguruko jendearen arreta erakarri omen zuen. Ertzaintzak, autoa miatu ondoren, lehergailuak egiteko erabiltzen den substantzia baten hautsa topatu zuen barruan. Horrekin batera, atzeko partean faltsututako matrikula plakak ere kausatu zituzten poliziek.

Iturri berberek zein hedabide batzuek aditzera emandakoaren arabera, Rover markako auto horren ohiko erabiltzailearen dabil Poliziak autonomikoa. Era berean, beste bi lagunen atzetik ere badabil.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss