GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2007-01-06
Irakeko gerrak «terrorismoaren hedapena» bultzatu du Chiracen ustez

PARIS

Estatu Batuek Iraken bultzatu duten gerra «terrorismoa zabaltzekoaukera» izan dela nabarmendu zuen atzo Errepublika frantseseko presidente Jacques Chiracek.

«Frantziak zoritxarrez aurrez ikusten zuenez, Irakeko gerrak oraindik agerian gelditu ez diren ondorioak eragin ditu», adierazi zuen Chiracek atzo Eliseoko jauregian ordezkari diplomatikoei urte berria zoriontzeko egin zuten ekitaldian.

«Estatu Batuek bultzatu duten abentura honek komunitateen arteko liskarrak larriagotu ditu eta Irakeko lurralde batasuna bera ere kolokan jarri du», adierazi zuen Chiracek.

Presidente frantsesaren arabera, 2003an hasitako gerrak Ekialde Hurbileko egonkortasunaren kontra ere egin du. «Orain, herri guztiak desoroso daude segurtasun falta dela medio», gaineratu zuen Chiracek.

Estatu frantsesak «giza eskubideen alde» egiten duela gogora ekarri ondoren, mundu osoan heriotza-zigorra alde batera uztearen alde azaldu zen.

Chiracek Sadam Husseinen urkamendua jazo zenetik astebete pasatu aurretik zabaldu du heriotza-zigorraren aurkako mezu hori.

«Une hauetan lehentasun bat izan behar dugu inoiz baino gehiago, irakierrei euren burujabetasuna itzultzea, hain zuzen ere», gaineratu zuen azkenik Estatu frantseseko presidente Jacques Chiracek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss