GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-01-06
Sonia Gonzalez - Idazlea
Orain

Ordenagailu aurrean orrialde zuria betetzen zaudenean, normalean ez daukazu esperantza handirik inork irakurriko duenik, eta are esperantza gutxiago inork irakurriz gero ezertarako balioko dionik. Hala ere, irakurtzen duenarengan ideiaren bat bueltaka uztea izan beharko litzateke artikuluen eta honelakoen helburua, gehienbat. Horregatik, akaso, bederatzi hilabeteotan ez dut «prozesu» deitu duten horren gainean apenas ezer esan: ez dakienaz berba egiten duenak badaezpadako hutsa dela besterik ez duelako erakusten; konturen bat mundu guztiak baldin badaki, horren inguruan bueltaka ibiltzeak zentzu handirik ez daukalako, eta norberak dakiena besteek ez badakite, seguruenik besteek jakin behar ez dutelako aukera asko daudelako...

Giroa korapilatsu dabil. Zenbaitek ez dute momentu bat ere galdu bazterrak gogo eta indar handiagoz nahasteko. Denetarik entzun ahal izan dugu. Eta hamaika entzuteko jaio bagara, argi dago oraindik hamaika eta bi falta ditugula, entzuteko eta ikusteko.

Ikusten ez genuena, inondik inora, «prozesu» bera zen: espainiar Gobernuaren marketing adierazpenetaz aparte, zerbait mugitzen ari zela irudikatu gura zutenak, ezker abertzalearen kontrako erasoak baino ez ziren igartzen. Erakunde ilegalizatuak, atxiloketak, presoen aurkako mendeku politika... esan genezake mugidu baino, oinarririk, konpromisorik, baldintzarik ere ez zegoela prozesu bati ekiteko.

Ez dago formula berririk deskubritzeko, denok ­guk eta haiek­ badakigu zein den gatazka hau konpontzeko modu bakarra. Ez dezala PSOEk bere burua engaina, herri hau ez da pozoindutako karamelu batekin sekula konformatuko, nahiz eta kolorinetako zelofanean bilduta egon. Zama handia eroaten du herri honek lepoan eta ez gaude luzamendu, gezur merke edo jokuetarako. Gatazka eta sufrimenduaren bidea eginda daukagu honezkero eta ez du ematen inorentzako helmuga onik daukanik. Has gaitezen elkarrizketa eta konponbidearen bidetik ibilten, beraz.

Zapaterok dioenez, energia eta determinazio handia badauka bakea eraikitzeko, has dadila konponbide politikoa lotzeko lanean. Balio diezaiola horretarako Barajasekoak, balio beharko lukeen legez. Ganorazko ezer egon ez den lekuan, ezin da ezer galdu, eta horregatik ezin du balio aitzaiki moduan erabiltzeko. Zerbait argi gelditu bada, hori da oraintxe daukagula momentua negoziazioari benetan ekiteko. Balio dezala, beraz, gaiari seriotasunez eta arduraz behingoz heltzeko. -


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss