GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-06
«Ez gara konformatzen errazak»
Amari halakoa, aitari betikoa, neska edota mutil lagunari orain aste batzuk ikusitako hura... Gabonetan egiten diren opariekin asmatzea ez da erraza izaten. Asmatu ere nonbait guk uste baino gutxiagotan egiten da, Gabonen ostean egindako oparietako hainbat dendara itzultzen baitira. Batzuk neurriarekin asmatu ez delako, beste batzuk, oparia gustuko izan ez delako. Ez gara konformatzen errazak.

Erregeak ondo portatzen badira, hainbat etxetan opariak zabaltzen hasiko dute gaur eguna. Jertseren bat, lurrinak, horren modako jarri diren MP4ak, eta, nola ez, ohiko bilakatu diren galtzerdi, aldagarri eta pijamak... Atsegina izan ohi da oro har opariak jasotzea, batzu-batzutan, gustukorik jaso ez, eta atsekabea nabarmendu ez dadin esfortzua egin behar bada ere. Ezin asmatu hori edota konformatu ezin hori uste baino ohikoago da, gainera.

Egin berri duten ikerketa batek jaso duenez, Estatu espainoleko biztanleen herenak pentsatu izan du Gabon garaian egiten diren opariak itzultzea. Bietako bat, ez dute opariak egiten asmatzen, edota oparia jasotzen dituztenak oso zorrotzak dira. Gurean ere horrelakorik gertatzen al da?

Arrasateko Loremendi kirol arropa eta material dendan aitortu dutenez, egiten diren itzulerak gutxi gorabehera %10 dira. «Batzuetan neurriarekin asmatu ez dutelako, eta beste batzuetan, oparitu dietena dagoeneko badutelako», adierazi du Deikunde Barrutiak.

Jendeak oro har zer oparitu ba al dakien galdetuta, berriz, denetik dagoela aitortu du Barrutiak. «Batzuek argi izaten dute, beste batzuk berriz, ideia eske etortzen dira», azaldu du. Gaztetxoei baino jende helduari opariak egiten izaten da nonbait, saltzaile horren esanetan, zailena. Opari gustukoenei dagokienez, aurtengoan denetik saldu dutela nabarmendu du Barrutiak.

Txarteltxoak salgai

Zara kateko denda batean egiten du lan Koro Olasagastik. Azaldu duenez, oraindik ere ez du nabarmendu opariak itzultzeko joera handirik. «Batez ere neurri kontuengatik aldatzen dira opariak. Jendeak nahiko errespetu izaten du oparitutakoarekin», azaldu du.

Hala ere, pentsa zenbaterainokoa den batzuen asmatu ezina, edozer gauza erosten hastea baino, nahiago izaten dute hainbat diru kopuruko txarteltxo bat erostea. Olasagastik azaldu duenez, euren dendan 40, 60 eta 100 euroko txartelak dituzte salgai, behin oparitu ostean bi urteko epean xahutu beharrekoak. «Aurten asko saldu ditugu, eta, batez ere, zer erosi ez dakiten horientzat irtenbide bat da», esan du. Txartelon eroslea batez ere jende heldua izan ohi da. «Kasu askotan aitona-amonek hilobei oparitzen dizkiete, arropa nahi dutela jakin eta zehazki zer erosi ez dakitelako». Olasagastik adierazi duenez, orain lau urte jarri zuten martxan txartelon salmenta, eta gero eta gehiago dira aukera horren alde egiten duten pertsonak. Era berean, txartelen aldeko apustua ere denda kate gehiagok egin dutela ekarri du gogora.

Opariak zabaltzeko unean ohikoa izan ohi da azpiko arropak edota pijamaren bat edo beste aurkitzea tartean. Ez dute hutsik egiten! Natalia Nogueiras saltzailearen esanetan, aldagarriak baino pijamak izan ohi dira Gabonetarako gehien saltzen direnak. Bere esanetan, nahikoa jende joaten da opariak aldatzera «gehienetan neurriarekin asmatu ez eta txiki edota handi geratzen zaielako», baina tartean badira opari bera gustatu ez eta erreparorik gabe aldatzen dutenak. Ez da atsegina izango akaso, baina bederen armairu bazterrean gordetzea baino aukera hobea da. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss