GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-06
Aitziber ZEARRETA eta Maribel EGIZABAL | Askagintzako Emakumeen Bulegoko langileak
«Tratu txar, sexualitate, etxebizitza eta laguntza arazoak dituzte batez ere»

Askagintzako Emakumeen Bulegoak 2001. urtean eman zituen lehen pausoak Bilboko San Frantzisko auzoan. Orduz gero, bertaratzen den emakume orori eskura dauden zerbitzuen berri ematen diote eta laguntza emateaz arduratzen dira. Helburua, inguruko emakumeen erreferentzia puntu bilakatzea.

­Emakumeen Bulegoak emakumeen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin lan egiten du- ela diozue. Zein arazo dituzte zuengana jotzen duten emakumeek?

Maribel Egizabal: San Frantzisko auzoan dugu gure zerbitzua eta bertaratzen diren emakumeek Bilboko edo Bizkaiko beste emakume batzuek izan ditzaketen arazoak izaten dituzte. Lan arloko orientazioa eta prestakuntza behar izaten dute eta, batez ere, tratu txarrei, etxebizitzari, sexualitateari eta laguntzei lotutako arazoak izaten dituzte. Bestalde, auzo horrek dituen ezaugarriengatik arazo horiek areagotu egiten dira droga mendekotasuna, prostituzioa eta immigrazioa beste leku askotan baino nabarmenagoak izaten direlako. Auzo horre- tan, desegituratutako familiak eta guraso bakarreko familiak ugariak dira, baita bakartasuna eta arazo psikologikoak dituzten emakumeak ere. Gainera, probreziaren feminizazioak lotura zuzena du jorratzen dugun gaiarekin.

­Zer-nolako zerbitzuak eskaintzen dizkiezue arazo horiei aurre egiteko aukera izan dezaten?

Aitziber Zearreta: Emakumeen Bulegoa inguruko emakumeen erreferentzia puntu bilakatzeko asmoz sortu zen. Emakume askok, ezjakintasunagatik, ahalmen faltagatik, legezko egoeragatik edota gizarte egoeragatik ez dituzte indarrean dauden baliabideak ezagutzen. Beraz, gure helburua emakume horiei erabilgarri dituzten zerbitzuen berri ematea da eta zerbitzu horietara hurbilaraztea. Hala ere, badira zenbait arazo kanpoko zerbitzuok konpontzen ez dituztenak edota emakume horien esku ez daudenak. Horregatik, Emakumeen Bulegoan arazo horiei aurre egiteko asmoz, zuzeneko eta banakako aholkularitza, aholkularitza juridikoa, lan arloko orientazioa, prestakuntza ikastaroak eta zuzeneko laguntza eskaintzen ditugu.

­Gizonak ere artatu dituzue. Izan ere, urtean batez beste 78 gizon pasatu dira bertatik. Zergatik Emakumeen Bulegoa izena duen zerbitzu batean?

M. E.: Nahiz eta gure zerbitzua emakumeei zuzendua egon, egia da gizonezkoek ere hainbat arazo dituztela. Horrenbestez, guk ahal dugun heinean behintzat, arazo horiei aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkiegu.

­Zerbitzua 2001. urtetik dago martxan; ordutik hona arazoak aldatu egin dira eta zerbitzuan ere aldaketak egin dituzue, ezta?

A.Z.: Askagintzako Emakume Bulegoa 2001. urtetik dago martxan. Urte horretan bertan, 30 pertsona etorri ziren guregana eta aurten jadanik 140 pertsona artatu ditugu. Beraz, argi dago pertsona kopurua igo egin dela, baina funtsean, arazoak berberak direla esan dezakegu. Proiektu hau martxan jarri genuenetik lan arloko orientazioa eta prestakuntza, laguntzak, immigrazio arloko arazoak eta aholkularitza juridikoa dira gehien lantzen ditugun arloak.

­Azken urteotako lanak inguru horretako emakumeek dituzten beharrizanak zeintzuk diren jakiteko balio dizuela aipatu duzue aurretik? Zein dira dituzten premiak?

M.E.: Emakumeek dituzten arazoak aurrez aipatu ditugunak dira; baina larriena zera da, arazoak dituzten pertsona kopurua hazten joan dela. Beraz, askotan arazo horiei guztiei aurre egiteko ez da baliabide nahikorik izaten. Esaterako, udal aterpetxeetan egoten diren zerrendak izugarriak dira, lan poltsen zerrendak luzeak... eta ez dute pertsona horien beharrizanak konpontzen laguntzen. Bestalde, emakumeen kontrako eraso edo tratu txarrei dagokienez, zerbitzu ugari egon badaude horiek artatzeko, baina erreferentziazko zerbitzuen gabezia eta zerbitzuen arteko koordinazio falta sumatu dugu. Azken batean, arazo larri honen aurrean aurkitzen diren emakumeak askotan galduta sentitzen dira, nora jo ez dakitela.

-Zuen zerbitzuan etorkinen errealitateak pisua hartu du? Zer arreta mota eskatzen dute kanpotik datozen pertsona horiek?

A.Z.: Oro har, guregana datozen emakume etorkin gehienek aholkularitza juridikoaren eta lanaren beharra izaten dute. Horiek izaten duten arazorik funtsezkoena paperak erregularizatzea izaten da. Paperak erregularizatzea diogunean erroldatzeaz eta lan egiteko baimenaz ari gara. Baina, atzerritarrentzako legea dela medio, pertsona horiek arazo horiei aurre egiteko aukerarik gabe aurkitzen dira. Azken batean, ezin baitute kontraturik izan lan egiteko baimenik gabe eta, era berean, ez dute lan baimenik lortzen aurretiaz kontraturik ez badute. Beraz, ikus dezakezuen bezala, gure zerbitzua arazo horiei guztiei irtenbidea bilatzen saiatzen da.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss