GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-06
- Athletic
Egoera oraindik txarra dela ohartarazi du Iraolak
·«Azken emaitzak onak izan arren, 15 puntu gutxi dira», adierazi du

BILBO

Zuritik beltzera eta beltzetik zurira oso erraz igarotzen dira Athleticen. Errazegi esan beharko. Dagoeneko asko dira gorantz begiratzen hasi di- renak, beheko postuek oso hurbil jarraitzen dutela ahaztuta.

Emaitzek agintzen dute gaur egun futbolean eta Athletic ere ez da egoera horretatik kanpo gelditzen. Lau partidatan giroa guztiz aldatzea lortu du Manek zazpi puntu irabazi ondoren. Real Madrilen aurka itxura ona eman zuen taldeak Balmasedakoaren estreinako partidan galdu arren eta horren ondoren bi garaipen jarraian eta berdinketa bat lortu dituzte zuri-gorriek.

Hori dela-eta, baikor begiratzen diote etorkizunari eta Gabonetako geldialdia lasaitasunez igarotzeko aukera izan dute klubak zein zaleek. Esaterako, ehun egun bete zituen atzo Ana Urkijok Athleticen lehendakari lanetan eta egoera guztiz aldatu da kargura heldu zen unea gogoratuz gero. Asaldurazko garaiak alboratzea lortu dute, eta hala, lasaitasuna nagusitu da.

Azken emaitzak erabakigarriak izan dira etorkizunari beste ikuspegi batekin begiratzeko. Hala ere, egin beharreko lana oraindik handia da eta horretaz ohartarazi nahi izan zuen atzo Andoni Iraolak.

Hamasei jardunaldietan 15 puntu eskuratu ditu Athleticek eta jaitsiera postuetatik kanpo dagoen arren, bere arerioek hain gaizki egin izan ez balute, kopuru horrekin behean sartuta egongo litzateke.

«Argi dago azken partidetan emaitza onak lortu ditugula, baina kontuan izan behar dugu egoera txarra dela oraindik eta puntu premian jarraitzen dugula», adierazi zuen usurbildarrak.

Mallorca Athleticen aurkari zuzena da une honetan eta zuri-gorriek baino bi puntu gehiago besterik ez dituzte. Horregatik, ezin dutela Manzanok zuzentzen duen taldearen kontrako aukera alferrik galdu esan zuen Iraolak.

Jokatzeko prest

Manek Mallorcara eraman dituen gizonen artean Unai Alba da jokalaririk esanguratsuena. Lehen aldiz sartu da Barakaldoko atezain ohia deialdi batean eta aukera bat heldu arte aulkian itxaron beharko duen arren, «jokatzeko prest» dagoela azaldu zuen. «Nahiko lasaia naiz eta hemen banago edozein unetan joka dezakedalako da. Maila emateko gai ikusten dut neure burua», esan zuen oiartzuarrak.



Manzano: «Beste talde bat da Mane heldu denetik»
M.A.

BILBO

Mallorcak eta Athleticek ondo ezagutzen dute elkar, Manzanoren taldeak Kopatik at utzi baitzuen talde zuri-gorria orain dela bi hilabete lehen kanporaketan. Porrot horrek ezbaian jarri zuen Sarriugarteren lana eta handik gutxira kanporatu zuten. Mallorcaren entrenatzailearen ustez, ordea, Athletic aldatu egin da, ez da Kopako talde bera.

«Mendeku gogoarekin etorriko dira eta orain Manerekin beste talde bat da, eginagoa dago eta azken emaitzak direla-eta adoretsuago egongo dira», esan zuen 2008a arte kontratua berritu duen Gregorio Manzanok. Maneren lana goraipatzeaz gain, Ismael Urzaiz nabarmendu nahi izan zuen entrenatzaileak.

Emakumezkoen lagunartekoa

Iñigo Juaristik zuzentzen duen taldeak lagunarteko partida jokatuko du bihar Racing Reocin taldearen aurka Bermeoko Itsasgane futbol zelaian 12.00etatik aurrera. Superliga hilabete bukaera arte geldi egongo denez, Athleticek ez du sasoia galdu nahi.

Unai Alba, deialdiko berritasuna

Athletic atzo abiatu zen Mallorcarantz eta gaur arratsaldean egingo du azken lan saioa Palman bertan. Manek hemezortzi jokalari sartu ditu deialdian eta Unai Alba da, Barakaldotik heldutako atezaina, berritasun nagusia. Honakoa jokalariek osatuko dute zerrenda: Aranzubia, Alba, Exposito, Prieto, Sarriegi, Amorebieta, Casas, Iturriaga, Garmendia, Iraola, Murillo, Javi Martinez, Gabilondo, Yeste, Etxeberria, Llorente, Aduriz eta Urzaiz. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss