GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-06
- Aviron
Estraderen lesioa da zuri-urdinen kezka bakarra

BAIONA

Marc Estraderen lesioa da Avironek une honetan duen kezka nagusia. Hendaiarrak min hartu zuen Ligako azkeneko partidan, eta ordutik osatu ezinik dabil. Aste guztian ari da entrenatzen, baina ezin du normaltasunez lanik egin, eta hori da lapurtarrek duten kezka.

Gaur egingo dute azkeneko entrenamendua, eta hor ikusiko da azkenenean hamaikakoan sartzeko moduan dagoen edo ez. Hasieratik jokatzeko moduan izango ez balitz, litekeena da Alverak lehen aldiz elastiko zuri-urdina janztea. Aste honetan fitxatu dute, eta baliteke aukera izatea. Zuri-urdinek gaur izango dute azkeneko lan saioa, eta horren ostean hiriko hotel batean batuko dira. Iluntzean Avironek eta Stade Françaisek jokatuko duten errugbi partida ere zuzenean ikusiko dute.

Lyonek atzo bertan ezagutarazi zuen gaur Baionara etorriko diren jokalarien zerrenda. Hortik Carew erori da, ez baita Euskal Herrira etorriko. Gaixorik omen dago, baina bestela ere etorriko ez zelako susmoak zeuden, izan ere, Celtarekin harremanetan baitago Vigoko taldera joateko. Etorriko ez den bestea Hartock da, baina lehendik ere jakina zen, ebakuntza egina baitago.

Honako jokalari hauek ekarriko ditu Lyonek: Coupet, Vercoutre, Avidal, Barthod, Cacapo, Clerc, Cris, Muller, Reviellere, Squilaci, Diarra, Juninho Pernanbucano, Kallstrom, Tiago, Toulalon, Ben Arga, Benzema, Bettiol, Fred, Gouou, Malouda, Remi eta Wiltord.

Gerard Houllier, Lyongo entrenatzailea, hizketan aritu zen atzoko entrenamenduaren ostean, eta argi eta garbi utzi zuen partida zaila izango zela: «Aviron asko hazi den taldea da, eta jende ona dauka. Guk talde ona atera behar dugu. Argi eta garbi erakutsi dute baionarrek Kopan zer egin dezaketen, eta ez dugu ezusterik nahi. Guretzat Kopak beti izan baitu garrantzia», nabarmendu zuen.

Aurki dezaketen zelaiari buruz, aldiz, honakoa esan zuen: «Ez nau kezkatzen, larunbatean errugbi partida dago, baina berdin dio, zelaia ongi edo gaizki egon, berdin jokatu behar da, eta bi taldeok han aritu beharko dugu. Galdu edo irabazi, horrek ez du inolako aitzakia izan behar», esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss