GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-06
- Bruesa GBC - Pamesa
Bruesa beste garaipen baten bila dabil

DONOSTIA

Bruesa GBCek bihar eguerdiko 12.15etik aurrera bere ligako bosgarren garaipena bilatuko du. Irabaziz gero, jaitsierako postuak atzean utziko lituzke, baina arerioa ez da makala, Valentziako Pamesa talde indartsua izango baitute aurrean.

Donostiako taldeak azken hiru neurketak galdu ditu. Azkenengoa, Gran Canaria Grupo Dunasen aurkakoa, nahiko kolpe latza izan zen Porfi Fisacen mutilentzat.

Extremadurako entrenatzaileak honela adierazi zuen bere ezadostuasuna ostegunean eskaini prentsaurrekoan: «Kanariar Uharteetako partidan, zenbait jokalarik beren mailaz oso behetik jokatu zuten. Bada, gauza bat argi eduki behar dugu behin betiko: ezin ditzakegu bi minutu txar eduki ACB Ligan. Hala gertatzen zaigun bakoitzean partida galtzen dugu».

«Beste kontu bat»

Bestalde, Fotis Katsikaris, Pamesako entrenatzaile greziarrak, Bruesa GBCren aurkako partida «beste kontu bat izango» dela adierazi zuen atzo. Azkeneko neurketan Real Madrid menderatu ostean «inork ezin du pentsatu autobusetik jaitsi gabe irabaziko diegunik», aipatu zuen.

Beraz, igandeko partida «akats gutxien egiten dituen taldeak irabaziko» duela adierazi zuen. «Argi ibili behar dugu, izan ere, zeinahi akatsek erabaki lezake partida».

Talde bien egoera fisikoari dagokionean, gipuzkoarrak justuago daude. Davisek bizkarreko arazoekin jarraitzen du eta Ordín eta Doblas ere larri dabiltza, giharretako arazoak baititu antolatzaileak eta orkatilako zaintiratuak pibotak. Aldiz, Pamesak bere taldea osorik ekarriko du Donostiara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss